lunes, 31 de octubre de 2011

Zaldiaranen izandako hilketa kontu garbitze baten ondorioz izan dela diote lehen ikerketek

Sara MATSUTANI

Ostiral arratsaldean jazo zen krimena Berrostegietan, Araban. 25 urteko gizon kolonbiar baten gorputza agertu zen lepoa moztuta zuela Zaldiaraneko portura igotzen den errepidean. Ertzainen lehen hipotesiak dioenez drogen kontu garbitze baten ondorioa izan litekee. Epaileak sekretupean emango du kasua. Momentuz datu gutxi ezagutzen dira baina, pixkanaka, ari dira gauzak argitzen.


Gorpuak hilketa bortitz baten ezaugarriak azaldu ditu eta errepidean zeharka zegoen auto baten alboan aurkitu zuten. Ikerketen arabera gizona aurkitu zuten lekuan hil zen eta nahiz eta hasiera batean pentsatu trafiko istripu bat zela Ertzaina gerturatu eta berehala antzeman zuen hura erailketa bat izan zela.

Gizon batek ume bat eta bi heldu hil ditu labankadaz Valentzian

Sara MATSUTANI

Familiares de las víctimas, ante el edificio donde se cometió el crimen. EFE / MANU BRUQUEOstiral gauean jazo zen krimen hirukoitza. Jose Francisco Planells 33 urteko gizon valentziarrak bizilagunei ate joka ibili eta irekitzen zuen guztiei sastatzeko prest azaldu zen gau hartan. Modu horretan, hiru pertsona hil zituen, horien artean hamahiru urteko ume bat.
Gertaera ostiral gaueko 21:00etan jazo zen. Zerbait lehentxeago bizilagunek bere alabarekin ikusi zuten etxepean paseatzen. Umea bizilagun baten etxean utzi eta bederatzietan Jose Francisco bere portalera irten zen eskuan labana zuela eta etxeetan ate joka hasi zen. Bizilagunak atea ireki bezain laster sastatu zituen. Portalean oihuak eta kolpeak entzun ziren “norbait hiltzen ariko balira bezala” esan du bizilagun batek.
Hamahiru urteko ume bat, bere aita eta 78 urteko andre bat hil ziren labankaden ondorioz. Hildako umearen ama eta 44 urteko gizon batek zauri larriak dituzte eta ospitalean aurkitzen dira. 48 urteko andre bat, berriz, egoera oso larrian aurkitzen da. Jose Francisco, berriz, desorientatuta eta arropa odolez zuela aurkitu zuten eta orain kartzelan aurkitzen da.

Bizilagunek diote “gizon arrunta” zela eta inoiz ez dutela izan arazorik berarekin. Ikerketaren arduradunek diote gizona agian drogatua zegoela eta kokainaren ondorioak izan zitezkeela.

Lurra planeta 7 mila milioi biztanletaraino iritsi da

Asier LEKUE
     Bart jaio da munduko 7 mila milioigarren biztanlea, Filipinetako  Manila kapitalean. Horrela, Danica Camacho txikia historiara pasatu da, jaioberritan izandako bere 2,5 kilogramo eskasekin. Gertakaria gauerdia baino pare bat minutu arinago izan da, Manilako Memorial Jose Fabella ospitalean, eta segituan sortu dira iskanbilak, Errusian Piotr izeneko mutil bat izan dela 7 mila milioigarrena aldarrikatu baitute.

     Danica jaiotzen ikusi duen Filipinar estatua munduko hamabigarren populatuena da, 94,9 milioi biztanlerekin. Hala ere, azpimarratzekoa da bertako biztanleriaren %54a  25 urtetik beherakoa dela.
      Danica Camachoren jaiotzarekin batera, munduan emandako prozesu ikusgarri bat bukatua gelditu da, soilik 12 urtetan 6 mila milioi biztanletik 7ra pasatu baikara. Hala ere, nabarmendu behar da hazkunde hau gehienbat Africa eta Asiak bultzatu dutela, herrilade garatuek sufritzen duten geldialdi demografikoaren ondorioz.

domingo, 30 de octubre de 2011

Barcinari bere irudia kaltetzeko asmoz jaurti zituztela tartak adierazi dute ekintzaileek

Udane MIGELTORENA

Ostegunean Tolosan (Frantzian) osoko bilkura egiten ari zirela Mugitu AHTren kontrako kolektiboko zenbait kide sartu ziren eta horietako hiruk Yolanda Barcina Nafarroako presidenteateari pastelak bota zizkioten. Ekintza nola gertatu zen erakusten duen bideoa sare sozialetan zehar, email bidez… berehala zabaldu da.


Mugitu kolektiboak adierazi duenez, ekintza honekin ez zuten indarkeriarik bilatzen, Barcinaren “irudiari kalte egitea” zen beren asmoa. Gainera pastelak botatzea munduan erabili ohi den protestatzeko eta salatzeko modu bat dela adierazi du Mikel Alvarez Mugituko bozeramaileak. Ekintzak izaera komikoa duela ere gaineratu du.

Tartak jaurti zituzten hiru aktibistak atxilotu zituzten Iruñean ekintzatik bueltan, baina gaur Nafarroako Foruzaingoak karguekin libre utzi ditu.

Hilabete luzatuko du Osakidetzak gripearen aurkako txertoaren kanpaina

Udane MIGELTORENA

Gripearen aurkako txertoaren kanpaina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan irailaren 19an hasi zen. Hasiera batean, kanpaina urriaren 31a arte luzatuko zen. Baina gaur adierazi dute hilabete gehiago luzatuko dela txertoaren kanpaina.

Osakidetzak txertaketa tasa handitu nahi du eta azken hilabetean txertoa jarri ez duten horiei aukera luzatu nahi die neguan gripeaz babesteko. Beste lau astez saiatuko dira txertoa hartu ez dutenak konbentzitzen. 65 urtetik gorakoak eta gaixotasun kronikoak dituztenak dira arrisku taldea osatzen duten pertsonak. Eta talde honetako jendea konbentzitu nahi dute batez ere kanpainaren bultzatzaileek. Izan ere, beraientzat gripea gaixotasun onbera izatetik larria bilatu daiteke.


305.000 txerto jarri dituzte azken bost asteotan, iaz baino %4 gehiago. Baina hala ere, esan bezala, kopuru hori handitu nahi du Osakidetzak.

Euskaldun bakoitzak 37,3 euro eguneko gastatu zituen 2010. urtean

Asier LEKUE
  

   INEk eginiko estudio batek erakusten duen bezala Euskal Autonomi Erkidegoan pertsona bakoitzak 13.634 euro gastatu zituen 2010. urtean.  Datu hauek kontuan hartuta, EAEko gastu pertsonala Espainiar estatuko altuena izan zen, urtean espainiar hiritar arruntak baino 2.500 euro geihago gastatuz. 2009. urteko datuak alderatuz, azpimarratu behar da Espainiako komunitate autonomo gehienen joera beheranzkoa izan dela, baina EAEn %1,8ko igoera izan dela, euskaldun bakoitzak egunean 37,3 euro gastatzera iritsiz.
      2010. urtean EAE eta Nafarroa izan dira pertsona bakoitzeko gastu gehiena iza duten komunitate autonomoak, balantzaren bestaldean Extremadura eta Kanariar uharteak egonik. Gastu honi dagokionez, deigarria da Euskadin 10 euro bakoitzetik 3 etxebizitzarekin erlazionatutako gastuetara bideratuak izan direla. Halaber, azpimarratu behar da krisi ekonomiko egoeraren ondorioz gehien sakrifikatu diran gastuak hotel, kafetegi eta jatetxeetara bideratutakoak izan direla.

martes, 25 de octubre de 2011

Josetxu Rodriguez Deiako webgunearen arduradunak hitzaldia eman du egunkari digitalen inguruan

Sara MATSUTANI

Josetxu Rodriguez Deiako webgunearen arduraduna Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera hurbildu da bertako ikasleei hitzaldia ematera. Plataforma digitalen inguruan jardun da eta hauek dituzten ezaugarriak azpimarratu ditu.


Hitzaldian azaldu dituen gauzen artean berehalakotasuna egunkari digital batek duen ezaugarri garrantzitsuenetariko bat dela azpimarratu du Josetxu Rodriguezek. Hau lortzeko lortzeko urtean 365 egun eta egunean 24 orduz lanean jardun behar dela esan du. Egunkari digital baten helburua ahalik eta bisita gehien jasotzea dela adierazi du horrela irakurriena izatera heltzeko eta honi Ikea efektua deitu dio. Hau da, “erabiltzailea zure web orrialdean galtzean datza. Ikea efektua: sartzea eta ez jakitea nondik irten”. Irakurrienak izatera heltzeko “Meneame” bezalako plataformen garrantzia azpimarratu du eta Deia.com-en kasuan irakurleen %60a Google-etik sartzen dela  ere adierazi du.

Gutxienez 270 pertsona hil dira Kurdistanen izandako lurrikararen ondorioz

Sara MATSUTANI

Atzo Kurdistan iparraldean  izandako lurrikarak gutxienez 270 hildako utzi ditu eta 1.300 zauritu.  Gainera, Turkiako larrialdi zerbitzuak dio oraindik 330 bat lagun egon daitezkeela hondakinen artean preso. 7.2 graduko lurrikara izan zen Ritcher eskalaren arabera eta izugarrizko ondorioak izan ditu.

Van hirian izan da lurrikara eta ondorio larrienak bertan jasan dituzte, baina, inguruko hainbat herrietan ere eragina izan du, batez ere, Ercisen, 80 eraikin erori baitira. Inguru menditsu bat izatean ondorioak larriagoak izatera heldu dira, hori dela eta dira horren beste pertsona hondakinen artean harrapaturik daudenak. Turkiako larrialdi zerbitzuek, ordea, lan horretan dihardute etengabean inguruko herrialdeetako laguntza jasoz.

Lurrikara gehiago izango ote direnaren beldurrez Kurdistaneko hiritarrak gaua kalean igarotzea erabaki dute, nahiz eta 0º-tako tenperatura jasan behar izan duten. Ilargierdi Gorriko kideek hainbat kanpin-denda, manta eta berogailu banatu dizkiete hiritarrei hotzarengandik babestu ahal izateko.

domingo, 23 de octubre de 2011

Ozono-Geruzako zuloak urteko gehiengo hedadura harrapatu du

Asier LEKUE

 
Hego-hemisferioko Ozono-Geruzako zuloa urteko gehiengora iritsi zen pasadan irailaren 12an. 16 milioi kilometro karratuko hedadurara iritsiz zuloa azken 20 urteotan egon direnen artean bederatzigarren nagusiena dela baieztatu du gaur NASAk. Eguzkiaren izpi ultramoreak blokeatuz bizitza lurtarra babesten duen geruza honen zuloak garrantzia handia hartzen du urteko garai honetan, Hego-Hemisferioan uda den bitartean.

Ozono-geruzaren zuloaren zenbatekoa kalkulatzeko atmosferan dauden gasen presio nibelak kalkulatzen dituen zenbait neurtze-aparailu erabili ohi ditu NASAk, emaitz zehatzak emtaen dituztenak. Zuloaren hedaduraren inguruan, NASaren zientzialari nagusietako bat den Paul Newmanek hau urte honetan ohikoa den baino gehiago hasi dela esan du, urteko tenperatura baxuagoek eraginda. Horrez gain, urte honetako irekiera hau espero zutenaren barruan dagoela esan du Newmanek, hau txikiagotzeak garrantzia izugarria duela azpimarratuz.

Leioako Kanpusera eraman du EHUk Bizkaiko Magisteritza fakultatea




 Asier LEKUE
 Urte askotan zehar bere egoitza Bilboko arangoiti auzoan izan ondoren, lekuz aldatu egin da Bizkaiko Magisteritza fakultatea. Behin prestatze lan guztiak bukatuta 2011-2012 ikasturtean Leioako kanpusean estreinatu da fakultate berria. Arangoitiko eraikina zaharkituta egoteak
bultzatu du errektoretzakoak erabaki hau hartzera, unibertsitate elkartuago bat izateaz gain, Leioako gainontzeko fakultateekin bateratuz. Horrela, eraikin moderno bategaz doitu ahal izan da Magisteritzako fakultatea, azken korronte teknologikoak bertan biltzen dituena.



Hala ere, dena ez da zoriona fakultate berri honetan. Ikasleak ez daude batere gustora eraikin berri honetan. Hauetako gehienentzat askos konplexuagoa da Leioara egunero joatea Bilbora baino, eta erikinaren barnealdeko egoerak ez du laguntzan. 2. Mailako ikasle batek “nahiz eta modernoa izan ez dela batere praktikoa” nabarmendu nahi izan du, fakultate biak konparatuz arangoitikoa gustokoagoa zuela esanez. Gainera, azpiegiturak ez daudela modu egokian azpimarratzen du ikasle berberak, “adibidez aire-girotua kanpoko enpresa batek manejatzen du, eta askotan hotzarekin ari gara klasea ematen”. Beraz, Magisteritzako fakultateko aldaketa hau ez dela denon gustorako egina esan daiteke.

Hezkuntza beharrezko zerbitzu publikoa dela babestu dute milaka pertsonak Iruñean

 Udane MIGELTORENA

Milaka pertsona elkartu ziren atzo Iruñean Nafarroako Gobernuak hezkuntzan egin dituen murrizketen aurka. Antioniutti parketik abiatu zen manifestazioa eta Gazteluko plazan eman zioten amaiera honi. Udaltzainen arabera, 20.000 pertsona izan ziren “Hezkuntzan murrizketak ez” pankartaren atzean joan ziren manifestariak. 



Hezkuntzako inbertsioa berreskuratzea eskatu zuten, egindako murrizketak bertan behera utzita. Manifestazioaren deialdia hezkuntzan ordezkaritza duten bederatzi sindikatuek, IAk, eta Sortzen eta Herrikoa elkarteek egin zuten. Gainera, deialdiarekin beste hainbat elkarte eta koalizioek bat egin zuten.. Hala nola, hezkuntza eta osasun saileko langile batzordeek, hezkuntza eta guraso elkarteek, Bildu, Ezkerra eta NaBai koalizioek.



Datozen egunetarako bi deialdi egin dituzte. Batetik, bi orduko lanuzteak izango dira asteartean. Eta bestetik, hilaren 27an greba eguna izanik, manifestazioa ere antolatu dute.

Hiltzaileak Cal hiltzeko asmorik ez zuela dio epaimahaiak

Udane MIGELTORENA

 

2010eko urtarrilaren 7an Tolosan Elena Cal hil zuen gizonak bere bikotekide ohia hiltzeko asmorik ez zuela esan zuen epaimahaiak, defentsarekin bat eginez. Defentsak, urtebeteko espetxe zigorra eskatzen duenak, dio hiltzailea “aztoratuta” eta “alkoholak eraginda” zegoela. Arduragabekeria larriagatik eragindako homizidioa egotzi diote eta sententzia egun batzuk barru emango dute. 

 

Fiskala ez da ados agertu epaimahaiak hartutako erabakiarekin. Izan ere, hasieran eskatutako hamalau urteko kartzela zigorra, lau urtera jaitsi behar izan du.Gainera, fiskalak espetxetik irteten ez uzteko eskatu zuen, hiltzailea portugaldarra izanda, ihes egin zezakeelakoan. Baina epaileak herenegun arratsaldean bertan auzipetua libre uzteko autoa izenpetu zuen.

 

Hilketaren egunean, Simao, emakumearen hiltzailea, Cal bera eta une hartan bere bikote zirena eskean ibili ziren ohi bezala tabernetan zehar. Istiluak hirurak bizi ziren etxolara joatean hasi ziren. Simaok esandakoagatik, beste biak txabolari sua ematen saiatu ziren eta horrelako batean bere burua defendatzeko asmoz hil omen zuen bere bikotekide ohia izandakoa.

domingo, 16 de octubre de 2011

Etorkinen seme-alabek gosea pasatzen dute Espainian

Asier  LEKUE
Unicefek eta Pere Tarres Fundazioak eginiko azterketa batek etorkinen seme-alabak Espainian baldintza eskasetan bizi direla argitu du. Azterketa egin duten ikerlariek espainiar estatuan zenbait biztanleren egoeraren berri ematea duela helburu azpimarratu dute. Txostenean nabarmentzen den bezala, gazte hauen artean egoera normalak dira ikastolara gosaldu gabe joate edo dutxatzeko urik etxean ez izatea. Txostena garatzeko sektorean lan egiten duten 106 profesionalen inpresioak bildu dituzte.

Horrez gain, esan behar da bi erakunde hauek argitaratutako dokumentuak egoera hau hobetzeko 25 praktika ezberdin proposatzen dituela. Gainera, bertan integrazioak egoera honetan paper garrantzitsua jokatzen duela azpimarratu nahi da, medio ekonomikoez gain arlo sozialak duen garrantzia nabarmenduz.

Astebete Ruth eta Jose gabe

Sara MATSUTANI

Jada aste bat igaro da Ruth eta Jose sei eta bi urteko haurrak desagertu zirenetik.  Pasa den larunbatean Cordobako Cruz Conde parkean beraien aitarekin zeudela desagertu ziren eta 18.40 aldera poliziarekin batera haurrak bilatzeari ekin zioten. Orduz geroztik etengabean ari dira lanean polizia eta familia.

Gurasoak banantze prozesuan zeuden duela hogei egunetatik eta aitak ez zuen onartzen. Egoera horrek eta aitak eskainitako deklarazioan sortu diren kontraesanek aita susmagarria kontsideratzera. Gainera, azken egunotan egin diren ikerkuntzek aukera honi pista gehiago gehitu dizkiote. Alde batetik, aitaren aldeko gurasoen etxean orain dela gutxi itzalitako su errautsak topatu dituzte eta antza denez hondakin biologikoak ditu, bestetik, bertako lurra mugituta aurkitu dute eta gainera, aitak desagerpenaren egunean eskaini zuen deklarazioa kontraesanez beteta dago eta gezurrez. Hala eta guztiz ere, oraindik ez dago froga ziurrik eta bestelako hipotesiak zabalik jarraitzen dute. Amaren familiak berriz eskatu du faborez arreta handiz ibiltzeko sufrimendu asko jasaten ari delako familia guztia.

Orain arteko ikerketetan Guadalquivir ibaia ikertu dute baina ez da ezer aurkitu. Froga faltek esperantza galtzera bultzatzen dute, baina hala eta guztiz, familiak argi du borrokatzen jarraituko duela. Horregatik bai atzo eta bai gaur goizean bi manifestazio egin dira Cordoba eta Huelvan umeen alde.  

Emakume arabiar batek lortu du lehen aldiz aldizkari musulman batean bikinitan agertzea

Sara MATSUTANI


Huda Naccache modelo arabiarra eredu bihurtu da emakume arabiar guztientzat azken aste honetan. Herri arabiarretan gogor sustraituta zegoen tradizioarekin hautsi duen lehen modeloa izatea lortu du aldizkari musulman batean bikinitan posatzen duen lehen emakume arabiarra izanez. Hogeita bi urte ditu eta Miss Unibertso lehiaketara aurkeztu da Israeldarren izenean. Ez da musulmana baizik eta kristaua eta antza denez, ausarta ere.


Izugarrizko oihartzuna izan du mundu guztiko hedabideetan eta kolore askotako iritziak jaso behar izan ditu Hudak, baina modeloak lasaitasunez hartu ditu. Arabiarrarentzat “normalizazio prozesu baten parte da” egin duena eta harro dago bera protagonista izateaz.

jueves, 13 de octubre de 2011

Strauss-Khanen aurkako salaketa artxibatu du Frantziako fiskaltzak

     Asier LEKUE

     Frantziar Estatuko fiskaltzak  Dominique Strauss-Khan politikariaren aurkako salaketa artxibatu du duela minutu batzuk. Nazioarteko Moneta Funtsaren presidente izandako politikari eta ekonomialari frantziarra Tristane Banon idazleak denuntziatu zuen, bortxaketa ahalegina  egotzita.  Ustez 2003an gertatutako ekintza batzuengatik eraman du Banon-ek Strauss-Khan auzitegietara, uda honetan politikari berberak Nafissatou Diallo idazkariarekin izandako eskandaluaren ondoren. Horrez gain, aipatu behar da Banon idazleak berriki liburu bat argitaratu duela, politikaria salatzera eraman zuten arrazoiak azalduz.
     DSK bezala ezagututako politikariak parte-hartzaile behar zuen une honetan Frantziako Alderdi Sozialistako hauteskunde primarioetan. Nabarmendu behar da, Strauss-Khan Frantziako alderdi honetan gizon oso garrantzitsua dela, eta zenbait adituk sozialisten artean Frantziako presidente lez Nicolas Sarkozy errelebatzeko gizon egokiena zela ziurtatzen zutela.

miércoles, 12 de octubre de 2011

Aktore irandar bat urtebeteko espetxe zigorra eta 90 zigorrada jasotzera kondenatu dute

Udane MIGELTORENA

Marzieh Vafamehr, aktore irandarra, urtebeteko espetxe zigorra eta 90 zigorrada jasotzera kondenatu dute. Bere herrialdeko gobernuak artistei jarritako mugak kritikatzen dituen pelikula batean parte hartzea leporatzen zaio.

Teheran eman haray da pelikularen izena eta bere lana gobernuagatik debekatua den Teherango aktore gazte baten istorioa kontatzen du. Fars notizi-etxeak esan zuenagatik pelikula ez zen onartua izan bere emanaldirako eta ilegalki zabaldua izan zen.

Vafamehr Nase Taghvai zine zuzendariarekin ezkonduta dago eta honek salatu du bere emaztea Teherango probintziako espetxe batean dagoela, baldintza jasanezinetan.

Duela urtebete antzeko kasu bat eman zen Iranen bertan. Kasu honetan Jafar Panahi zinemagilea izan zen kondenatua. Horrelako kasuak Irango gobernuak iritzi eta adierazpen askatasunari jartzen dizkien mugen seinale dira.

lunes, 10 de octubre de 2011

Kukullaga Goikoa ez dute desjabetuko

Udane MIGELTORENA

Kukullaga Goikoan bizi diren 82 eta 76 urteko senar-emazteak bertan bizitzen jarraitu ahal izango du usufruktu egoeran. EHNE, euskal nekazarien sindikatua, eta Berangoko udala prestamistarekin akordio batera heldu dira, horrela behin betikoz desjabetzea geraraziz. Gaur goizean, ordea, prestamistak bihar bertarako 10.000 euro eskatzen zituen, zorraren %5a.

Duela bi astebete mobilizazio sozialari esker desjabetzea 15 egunez atzeratzea lortu zen. Epaiaren erabakian baserritarretako bat ohean oso gaixorik dagoela eta baserrian ganadua dagoela hartu ziren kontuan Eta gaur, egun bat falta zenean, baserritarren amsgaiztoa bukatu da.

Berangoko Udalakeko ordezkariek eta EHNE-Bizkaiako ordezkariek prentsaurrekoa emango dute prozesuaren nondik norakoen berri azaltzeko. 

Desjabetzea behin-behineko geratu zuten eguna: bideoa

domingo, 9 de octubre de 2011

Mundu guztiko “indignatuak” Bruselasen elkartu dira

Sara MATSUTANI
Frantzia, Estatu Batuak eta batez ere Espainiako hainbat “indignatu” elkartu dira aste honetan Bruselasen gaur egungo sistema ekonomikoaren  egoera salatzeko Agora Bruselas izenpean. Hasiera batean Bruselaseko plazan kanpatzea pentsatzen zuten, Espainiako eta azken egunotan Estatu Batuetako hainbat hirietan egin duten legez, baina Bruselasen debekatuta dutenez kalean kanpatzea bertako poliziak indarrez atera behar izan dituzte bertatik. 48 atxilotu egon dira guztira eta horietatik 27 espainiarrak dira. 12 orduz izan dituzte atxilotuta  urik eta janaririk eman gabe eta 12 ordutara aske utzi dituzte kargu eta isunik gabe. 
Guztia normaltasunera itzuli da baina plazatik unibertsitateak utzitako eraikuntza batera mugitu behar izan dute. “Indignatuetako” batek “poliziaren esku-hartzea lekuz kanpokoa eta erabili duten indarkeria gehiegizkoa” izan dela dio.
Atzoko gertakaria pasa ondoren guztia betiko martxara itzuli da eta “indignatuak” beraien ekintzei ekin diote. Tailer, eztabaida, zineforo eta asanbladak egiten jarraitu dute, guztia datorren larunbateko manifestaldirako lanketa moduan pentsatua. Bruselaseko erdigunean matxinatu nahi dute eta Agora Bruselaseko antolatzaileak dioenez Holanda, Erresuma Batua eta Alemaniako indignatuak gehituko dira manifestaldi horretara.

UGTk manifestaziora deitu ditu irakasleak, aurrekontu-murrizketen kontra egiteko

Asier LEKUE


UGT langile sindikatuaren hezkuntza atalak urriak 22an egingo den manifestaziora batzera deitu ditu irakasleak. Manifestazioaren helburua urriak 20an eratuko den gobernu berriari hezkuntza aurrekontuen aldaketatik kanpo geratu behar dela erakustea da, honek gizartean duen garrantzia nabarmenduz. Zenbait protesten ondoren konbokatu da manifestaldi hau, protestei indar handiagoa emateko asmoarekin. Hori dela eta, sindikatuak ez du baztertzen grebara joatea hezkuntza arloan aurrekontu-murrizketak bere horretan jarraitzen badute.
Espainian, komunitate autonomo gehienetan izan dira murrizketak, eszepzio soil batzuk besterik ez izanik. Neurri honek desadostasunak piztu ditu sektore ezberdinen artean, protestei bidea irekiz eta kezkak estatu maila hartuz.  Gainera, Aragoi eta Valentzia bezalako komunitateetan murrizketak oso bortitzak izan direla azpimarratu nahi izan du sindikatuak, ezinbesteko gauzei eragin diela ziurtatuz.  UGTk ezin direla murrizketa gehiagorik onartu nabarmendu du, gizarte beharrizan garrantzitsutzat joz hezkuntza.

4.3 graduetako lurrikara El Hierro uhartean

Sara MATSUTANI

Uztailean hasi ziren lurrikarak El Hierro uhartean eta larunbatekoa orain arteko handiena izan da. 4.3 gradutakoa Ritcher eskalaren arabera eta irla guztian sentitu ahal izan dute, bereziki Restiñga herrian. Bertako bizilagunak kalera irten dira lurrikararen mugimendu bortitza zela eta.


Kanariar irletako gobernuak dioenez, ez da inor desalojatu beharrik izan, baina Tacoroneko bidea itxi behar izan dute harriak erori direlako bertara eta horrez gain Roquilloseko tunela ere itxi behar 
izan dute.

Lurrikararen erruz bizilagun asko, batez ere Restinga herrikoak,  etxetik irten behar izan dute sei segundo inguru iraun duten mugimendu bortitzen eraginez.

Kanariar irletako lehendakariak esan die lasaitasuna mantentzeko herritarrei eta segurtasun arauak gogorarazi ditu.

Uztailaren 17tik seismo lurrikara gertatu dira iparraldean zein hegoaldean.

Gipuzkoako aldundia kanpo kaia eta AHT moduko makroproiektuen kontra azaldu da

Udane MIGELTORENA
Aste honetan Gipuzkoako Batzar Nagusiak EAJ, PSE-EE eta PPren botoei esker AHT eta Pasaiako superportuaren alde agertu dira. Baina Gipuzkoako foru aldundiak ostiral goizean adierazi zuen ez dituela modu horretako proiektuak abiatuko. Foru gobernuak uste du “onartezina” dela horrelako azpiegitura handi bat proposatzea krisi garaiotan. 


“Haien asmoa diru publikoa interes ekonomiko pribatuetarako erabiltzea da” dio foru aldundiak. Gainera, makroproiektu hauek “herrialdea ekonomikoki jota” uzten dutela uste du. Foru aldundiak goizean igorritako oharraren bidez gaineratu du kanpo kaia bezalako proiektuak ez direla inola ere behar. Pasaiako portuak birsorkuntza bat behar duela onartzen du foru gobernuak, eta horren alde lan egiteko prest agertzen da, betiere Pasaiako herritarren erabakiak errespetatuz.

Espainiak ez du betetzen Kiotoko Protokoloan adostutako gas emisioen legea

                                          Asier LEKUE

  Espainiak berotegi efektua sortzen dituen gasen isurketa %3,7an murriztu zuen  iaz, 2009ko nibelen parean kokatuz. Hala ere, Espainiak Kiotoko Protokoloak 2008-2012 urte-tarterako  baimendutako igoera-marjinak errespetatu gabe jarraitzen du, Europar Batasunak burututako ikerketa batek argitu duenaren arabera.  Lege honek 1990eko gas nibelekiko %15eko areagotzea baimentzen zuen, hortik gorakoa kezkagarritzat joz. Horrez gain, esan behar da ikertzaileek gas nibelen murrizketa krisi ekonomikoari egotzi diela, aldaketa politikoak  baztertuz.
      Zenbait herrialdek Kiotoko Protokoloan sinatutakoa betetzen ez duten arren, nabarmendu behar da Europar Batasuna erraz bete dituela akordatutako parametroak. 1990aren gas nibelekiko %8aren igoera izan du (%15 da baimendutakoa).  Europar Batasunean Luxenburgo, Austria eta Italia dira hartutako konpromezua betetzetik urrutien dauden herrialdeak.

jueves, 6 de octubre de 2011

Hondarribiko alarde mistoaren ibilbide aldaketa normaltasun ezarekin justifikatu du Aresek

Udane MIGELTORENA

Hondarribiko alardeko tirabirari buruz saioa izan zuten herenegun Eusko Legebiltzarrean. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Emakundeko buru Maria Silvestre eta EAEko ararteko Iñigo Lamarca, eta Jaizkibel konpainiako hiru kide ziren hizlari. Sailburuak Jaizkibel konpainiari ibilbidea aldatu izana normaltasun ezarekin justifikatu nahi izan zuen.

Bere iritziz, gatazkak etengabeak izan dira azken urteotan eta lasaitasun gehiago egon bada Ertzaintzaren lanagatik izan dela uste du. Gainera, ibilbideari “oinarrizko” aldaketak egin zizikiotela esan du, ikusgaitasuna bermatzen. Baina Gernikako Arbola kaletik pasatzea debekatuta eduki zuten alarde mistoko kideek, eta hau da alardeko toki esanguratsuenetako bat.

Jaizkibel kanpainiako kideek zera adierazi dute: “Zazpi urtean ez da sortu istilurik. Segurtasun neurriak ez ditugu behar. Hori historia da dagoeneko”. Gainera, Lamarcak aipatu zuen Eusko Jaurlaritzak eta Hondarribiko Udalak ekintza positiboa egin behar dutela alarde mistoaren alde, berdintasuna bermatzen duen talde bakarra delako.

domingo, 2 de octubre de 2011

Espainian 50.000 pertsonek ez dakite VIH birusa dutela


     Espainiako Osasun Ministerioak egindako azterketa batek 150.000 hiritarrek VIH birusa sufritzen duela azaleratu du, horietako hirugarren zatiak (%33 inguru) ezjakintasunean daudelarik.  Ministerioak azpimarratzen duenaren arabera pertsona talde honen ezjakintasuna zehaztasun proba ez egiteagatik ematen da, hau egitearen garrantzia azpimarratuz. Gogoratu behar da,  birusa sufritzen duten gehiengoak hura garatu, SIDA bezala ezagutzen dena garatuz. 150.000 pertsona horietatik %3a soilik ez da gaixotasunaren azken fasera heltzen, organismoaren narriadurarik sufritu gabe.
     VIH birusa duten pertsonen artean gero eta errazagoa da bizitza arrunt bat egitea, eta are eta posibleagoa da hau zehaztasun proba garaiz eginda. Azterketa hauen emaitza ikusita Osasun Ministerioak proba egitera animatu ditu biztanleak, eta horrez gain bestelako segurtasun neurriak hartzearen garrantzia gogoraraziz.  Horrez gain, Osasun Ministerioko arduradunek birusa dutela ez dakiten pertsona kopurua kezka sortzeko bezalakoa dela adierazi dute, hau murriztearen garrantzia azpimarratuz.
    Gaixotasunaren aurkako borrokan,  aste honetan Madrilen VIH birusaren aurkako txerto berri bat aurkeztu da. Txertoa garatu duten zientzialariek 30 pertsona osasuntsuetan frogatu dutela azaldu dute, eta horien artean %90ak gaixotasunaren aurkako erantzuna izan dutela azpimarratu. Horrez gain, zientzialari talde berak Bartzelonako Clinic eta Madrileko Gregorio Maranon ospitaletan eginiko proba ezberdinak ere positibotzat jo dituzte. Beraz, VIHaren borrokak berean dirauela esan behar da, baina horretarako beharrezkoa dela anonimoen kolaborazioa.

Gidabaimena eskuratzeko azterketa praktiko berria, aztergai

     Espainiako Trafiko Zuzendaritza Orokorrak estatuko zazpi hiriburu ezberdinetan abian jarri ditu gidatzeko azterketa praktiko berriaren probak. Berrikuntza nagusi bi eskaintzen ditu DGT-k proposatzen duen eredu berri honek. Azterketa berri honek 25 minutuko iraupen minimo bat izango du, nahiz eta aztertuak denbora tarte horretan akats larriren bat egin. Horrez gain, azpimarratzekoa da azterketa-eredu honetan aztertuak lehen 10 minutuetan inolako argibiderik gabe burutu beharko duela ibilbidea. Denbora-tarte honetan aztertuak erreferentzia-puntu zehatz batzuk igaro beharko ditu toki jakin batera iritsi aurretik.
     Autoeskola ezberdinekin adostasun batera heldu ondoren, azterketa mota hau Iruñea, Burgos, Segovia, Kanaria Handia, Sevilla, Madril eta Bartzelonan jarriko da martxan proba bezala. Ondoren, emaitzak positiboak badira estatu osoan inposatuko da gidabaimena eskuratzeko azterketa berri hau.   DGT-ak argudiatu duenez, erabakiak aurrera pauso bat suposatzen du, Europako herrialdeekin parekatzeko aukera ematen baitu eredu honek.
     Aurkeztua izan den unetik, zenbait sektoreren kritikak jasan behar izan ditu azterketa molde honek, batez ere CSIF sindikatuak. Sindikatu honek trafikoaren zirkulazioarentzat arriskutsutzat  jo du proposamen hau bi arrazoi nagusigatik. CSIF-tik diotenez oso arriskutsua da azterketa hasi eta berehala akats larri bat egin duen pertsona bati infrakzioak egiten jarraitzeko aukera ematea beste 25 minutuz. Horrez gain, kontuan izan behar da argibiderik gabeko tartean gidaria zalantzati egoteko aukera badagoela, eta duda horiek errepidean islatzeko arriskua sortzea. Hala ere, DGT-k bere proposamena aurrera eramateko borondatea erakutsi du.

Ezkontza albumean espero ez zuten argazkia izango dute ezkonberri batzuk

Zortzi surflari behar izan dira ezkonberri batzuk uretatik atera ahal izateko Zumaiako Itzurun hondartzan. Egoera oso bitxia bizi izan dute gaur Itzurun hondartzan zeuden guztiak, film batean islatzeko modukoa, eta surflariei esker amaiera ona izan duena behintzat. Ezkonberriek ez zuten sekula pentsatuko beraientzat horren berezia den egun batean horrelako gauza bat biziko zutenik.

Elizatik atera eta ezkondu berri zeudela Soraluze eta Zaragozako bikotea argazkilariarekin batera Zumaiako Itzurun hondartzara joan dira argazkiak ateratzera. Gaur egun ezkonberrientzat modan dagoen lekua omen da esan digu Zumaiako biztanle batek bertako flish famatuak direla eta.


Argazkiak ateratzen ari zirela bikoteari uretara sartzea bururatu zaio eta zipriztinak botatzen hasi bezain pronto mareak emakumeari barrura bultza dio. Gizonak bere bikotea ezin irtenda zebilela ikustean bera ere uretara sartu da baina urak berak baino indar gehiago izan du. Bi nahikoak ez eta beste bi gizon joan dira bikotea salbatzera, baina bi hauek ere ezin izan dute ezer egin, beraz, laurak uretan preso geratu dira. Orduan, guzi hori ikusten zeudenak txistu eta oihuka hasi dira uretan zeuden surflariei abisatu nahian. Surflariek hasiera batean pentsatzen dute olatu ilera bat zetorrela esaten ari zitzaiela jendea, baina berehala konturatu dira zerbait gehiago ari zela gertatzen eta orduan zortzi bat surflari laukotea salbatzera joan dira. Taulen gainean igo eta lortu dute laukotea kanpora ateratzea. “Gutxienez egoerak argazkilariari balio izan dio argazki bitxia atera ahal izateko” dio guztia ikusi duen batek sarkasmo apur batez.