
Elizatik atera eta ezkondu berri zeudela Soraluze eta Zaragozako bikotea argazkilariarekin batera Zumaiako Itzurun hondartzara joan dira argazkiak ateratzera. Gaur egun ezkonberrientzat modan dagoen lekua omen da esan digu Zumaiako biztanle batek bertako flish famatuak direla eta.
Argazkiak ateratzen ari zirela bikoteari uretara sartzea bururatu zaio eta zipriztinak botatzen hasi bezain pronto mareak emakumeari barrura bultza dio. Gizonak bere bikotea ezin irtenda zebilela ikustean bera ere uretara sartu da baina urak berak baino indar gehiago izan du. Bi nahikoak ez eta beste bi gizon joan dira bikotea salbatzera, baina bi hauek ere ezin izan dute ezer egin, beraz, laurak uretan preso geratu dira. Orduan, guzi hori ikusten zeudenak txistu eta oihuka hasi dira uretan zeuden surflariei abisatu nahian. Surflariek hasiera batean pentsatzen dute olatu ilera bat zetorrela esaten ari zitzaiela jendea, baina berehala konturatu dira zerbait gehiago ari zela gertatzen eta orduan zortzi bat surflari laukotea salbatzera joan dira. Taulen gainean igo eta lortu dute laukotea kanpora ateratzea. “Gutxienez egoerak argazkilariari balio izan dio argazki bitxia atera ahal izateko” dio guztia ikusi duen batek sarkasmo apur batez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario