lunes, 31 de octubre de 2011

Gizon batek ume bat eta bi heldu hil ditu labankadaz Valentzian

Sara MATSUTANI

Familiares de las víctimas, ante el edificio donde se cometió el crimen. EFE / MANU BRUQUEOstiral gauean jazo zen krimen hirukoitza. Jose Francisco Planells 33 urteko gizon valentziarrak bizilagunei ate joka ibili eta irekitzen zuen guztiei sastatzeko prest azaldu zen gau hartan. Modu horretan, hiru pertsona hil zituen, horien artean hamahiru urteko ume bat.
Gertaera ostiral gaueko 21:00etan jazo zen. Zerbait lehentxeago bizilagunek bere alabarekin ikusi zuten etxepean paseatzen. Umea bizilagun baten etxean utzi eta bederatzietan Jose Francisco bere portalera irten zen eskuan labana zuela eta etxeetan ate joka hasi zen. Bizilagunak atea ireki bezain laster sastatu zituen. Portalean oihuak eta kolpeak entzun ziren “norbait hiltzen ariko balira bezala” esan du bizilagun batek.
Hamahiru urteko ume bat, bere aita eta 78 urteko andre bat hil ziren labankaden ondorioz. Hildako umearen ama eta 44 urteko gizon batek zauri larriak dituzte eta ospitalean aurkitzen dira. 48 urteko andre bat, berriz, egoera oso larrian aurkitzen da. Jose Francisco, berriz, desorientatuta eta arropa odolez zuela aurkitu zuten eta orain kartzelan aurkitzen da.

Bizilagunek diote “gizon arrunta” zela eta inoiz ez dutela izan arazorik berarekin. Ikerketaren arduradunek diote gizona agian drogatua zegoela eta kokainaren ondorioak izan zitezkeela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario