jueves, 6 de octubre de 2011

Hondarribiko alarde mistoaren ibilbide aldaketa normaltasun ezarekin justifikatu du Aresek

Udane MIGELTORENA

Hondarribiko alardeko tirabirari buruz saioa izan zuten herenegun Eusko Legebiltzarrean. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Emakundeko buru Maria Silvestre eta EAEko ararteko Iñigo Lamarca, eta Jaizkibel konpainiako hiru kide ziren hizlari. Sailburuak Jaizkibel konpainiari ibilbidea aldatu izana normaltasun ezarekin justifikatu nahi izan zuen.

Bere iritziz, gatazkak etengabeak izan dira azken urteotan eta lasaitasun gehiago egon bada Ertzaintzaren lanagatik izan dela uste du. Gainera, ibilbideari “oinarrizko” aldaketak egin zizikiotela esan du, ikusgaitasuna bermatzen. Baina Gernikako Arbola kaletik pasatzea debekatuta eduki zuten alarde mistoko kideek, eta hau da alardeko toki esanguratsuenetako bat.

Jaizkibel kanpainiako kideek zera adierazi dute: “Zazpi urtean ez da sortu istilurik. Segurtasun neurriak ez ditugu behar. Hori historia da dagoeneko”. Gainera, Lamarcak aipatu zuen Eusko Jaurlaritzak eta Hondarribiko Udalak ekintza positiboa egin behar dutela alarde mistoaren alde, berdintasuna bermatzen duen talde bakarra delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario