jueves, 29 de septiembre de 2011

Larunbatean AHTren aurka mobilizatzeko deia egin du AHT Gelditu! Elkarlanak

Urbina berreskuratu, AHT Gelditu! Epaiketarik ez!” lemapean burutuko dira mobilizazioak. 2009ko Urbinako manifestaldian atxilotu zituzten AHTren kontrako ekintzaileen aurkako epaiketa salatzeko helburuarekin. Goizeko 10:30etan oinezkoen martxa bat abiatuko da Urbinatik eta arratsaldeko 6etan manifestazioa Gasteizeko Bilbao plazatik abiatuko da.

Urriaren 5ean Gasteizko Epaitegian sei pertsona epaituko dituzte 2009an Urbinan AHTren aurkako manifestaldian gertaturiko istiluengatik. Hauei elkartasuna adierazteko eta gertatutakoa salatzeko da, hain zuzen ere larunbateko manifestazio eta martxa. Bi hauez gain, jada abian den autoinkulpazio kanpaina masiboa ere antolatu du Elkarlanak. Ibilbidearen hasieran, AHT Gelditu! Elkarlanak Urbinako herritarrak omenduko ditu, bide luzea egin baitute AHTri aurre egiten.

Izan ere, Urbinan bertan hasi zituzten lanak, eta AHT Gelditu! Elkarlanaren arabera, herri honetako bizilagunak azpiegitura horren guztiz kontra daudela adierazten omen dute egindako herri galdeketaren emaitzek.

Urriaren 5ean epaituko dituztenentzat 2 eta 4 urte bitarteko espetxe zigorra eskatu dute eta hori saihesteko antolatu du autoinkulpazio kanpaina AHT Gelditu! Elkarlanak. “Geure egin nahi ditugu sei atxilotuei leporatzen zaizkien delituak, berdin-berdin atxilotu gintzaketen-eta beste ehunka pertsona ere egun hartan Urbinan” dio AHTren aurkako koordinadorak. 

Ezker abertzaleak eta Aralarrek bat egin dute etzi Gasteizen AHTaren aurka egingo den manifestazioarekin. Ezker abertzaleak AHTaren lanak gelditzeko adina argudio badirela uste du. Era berean, poliziak egun hartan egindako jazarpena eta bortizkeria salatu ditu Aralarrek.




martes, 27 de septiembre de 2011

Irakasle postuen murrizketa salatzeko manifestazio jendetsua izan da Baionan

Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan greba deitu dute gaur Frantziako Gobernuak egin dituen murrizketak salatzeko asmoz. Intersindikalak eta FERC-CGT, FSU, SGEN CFDT eta UNSA Education taldeak izan dira greba deitu dutenak. LABek ere deialdiarekin bat egin du. Hau bat dator beste sindikatuek egin duten eskaerarekin. Baina horrez gain, euskararen irakaskuntzarako baliabideen emendatzea eskatzen du.

Sindikatuen arabera grebaren jarraipena %75ekoa izan da Pirinio Atlantiko Departamentuan. Baina ikuskaritzaren arabera greba irakasleen %40ak jarraitu du. Greba deialdia hezkuntza publikoko ikastetxei zuzendua bazen ere, ikastetxe pribatuetako langile asko grebara atera dira gaur Ipar Euskal Herrian.

Goizeko 10:30ean elkarretaratzea egin dute Baionan burtsaren aurrean eta 11:00etan manifestazioa abiatu da. Manifestazioan irakasleak nagusitzen baziren ere haurrak eta gurasoak ere ibili dira kalez kale. Sindikatuak blokeetan joan dira, Gararen arabera LABena izan da jendetsuena. "Kalitatezko hezkuntzaren alde, murrizketarik ez" leloa zuen pankartaren atzean joan dira sindikatu abertzalearen jarraitzaileak. Intersindikalaren multzoa, berriz, frentsesez "Herrialde bat, eskola bat, gure etorkizuna" zioen pankartaren atzean joan da.

Sindikatuek astartean egindako agerraldian Frantziako Hezkuntza Ministerioari hurrengo aurrekontuetan beste logika bat ezartzea eta hezkuntza sistemaren eraldaketa demokratikoa eskatu zioten. Aurten 29 irakasle lanpostu kendu dituzte departamenduan, eta azken lau urteetan 70 lanpostu guxtxiago daude. Gainera, 16.000 lanpostu gutxiango aurreikusi ditu Gobernuak ikasturte berrirako, 60.000 ikasle gehiago izango zirela jakin arren.

domingo, 25 de septiembre de 2011

Kukutza eraitsia, baina bizirik

Tentsioz betetako astea izan da Errekalde auzoko herritarrentzat. Joan den astean Ertzaintzak eraiste agindua jaso zuenetik, mobilizazio ugari izan dira Errekalde auzoan. Astearte gauen ertzaintza Kukutza gaztetxea desalojatzen hasi zen eta hurrengo egunetan egindako protestetan gogor aritu zen. Ostiral eguerdian Kukutza III gaztetxeak irauteko itxaropen guztia desagertu zen, epaileak eraisteko baimena geldiarazteko agindua bertan behera utzi zuenean. Ostiralean bertan milaka herritarren etxea izandako gaztetxea eraitsi zuten.
 


Atzo ere goraino bete zen Errekaldeko plaza Kukutzako kideek egindako deialdiari erantzunez. Azken egunetan ez bezala, erantzun erabat baketsua izan zuen deialdiak, gaztetxeko kideek horrela eskatuta: “Errekaldeko bizilagunek ez dute horrelako istilurik eta egoerarik merezi, Ertzaintzak zirikatu arren ez gara beraien jokoan jausiko”. Behin eta berriz eskertu zuten azken egunotan jasotako babes guztia, Errekaldeko bizilagunetatik hasi eta nazioarteko hainbat eta hainbat kideetaraino.

Mezua argia zen: “Kukutzak bizirik dirau, eta indartu egin gaituzte gainera”. Golpe honetatik errekuperatu bezain laster beste proiektu batean gogotsu murgilduko direla adierazi zuten, “herritarren ilusioak ez dituztelako eraikinak legez suntsituko”.

Azken deialdi bat ere luzatu nahi izan zuten. Senda-agiriak, testigantzak, argazkiak… Indar polizialen “basakeria” erakusten duen edozein datu jasotzen hasiak dira, eta guztien laguntza eskatu zuten ahalik eta bilduma zabalena osatzeko. Horretarako, edukiak kukutza@gmail helbide elektronikora bidaltzeko edo Errekaldeko herriko tabernan uzteko eskatu zuten.

Hamar urteko luzapena eskuratu du Ascó-ko zentral nuklearrak

     Industria, turismo eta merkataritza ministerioak Ascó-ko zentral nuklearraren bizitza hamar urtez luzatzea erabaki du. Joaneko uztailean eginiko azterketaren ondoren, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Tarragonako zentralaren aldeko txostena garatu zuen, honek segurtasun neurriak zehaztazunez betetzen zituela aldarrikatuz. SNKak zentralak bete beharreko bederatzi muga eta baldintza proposatu ditu, honen funtzionamendu egokia bermatzeko asmoarekin, beste hainbat argibidez gain. Berriztapen honekin zentralak 2021 urteraino gutxienez zabalik iraungo du.
     Zentral nuklear hau Tarragonako Ascó udalerrian kokatzen da (Katalunia), Ebroren ibaiertzean. Zentral hau 1971. urtean izan zen eraikia, eta 1984ean jarri zen martxan. Bi erreaktorez dago osatua zenral kataluniarra, Endesa eta Iberdrola konpainien artean anatzen direnak, nahiz eta lehenak izan zatirik handiena.
     Lizentzia luzapen hau energia nuklearraren inguruan eztabaida biziak dauden unean iritsi da, izan ere ezaguna da Japonian gertatu izandako krisi nuklearrak munduan izan duen oihartzuna. Horrez gain, aipagarria da energia nuklearrari buruz estatu espainiarrean dagoen eztabaida, Santa Maria de Garoñan (Burgos) aurkituz adibiderik garbiena.  Argi dago interes kontrajarriak daudela zentral nuklearren inguruan, batzuk protesta egiten duten bitartean beste batzuk egoerarekin oso gustora baitaude. Hala ere, egoerak egoera, Ascó-ko zentral nuklearrak gutxienez beste 10 bat urtez iraungo du zabalik, 2021erarte hain zuzen

Arabia Saudiko emakumeek datorren hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango dute

Munduko herrialde bakarra da  non emakumeek emakume izateagatik soilik sufragio eskubidea galtzen duten, baina antza denez, hemendik lau urtera bitartean hau aldatu egingo da. Arabia Saudiko errege Abdalak adierazi du datozen udal hauteskundeetan emakumeek boto eskubidea izango dutela eta hauteskundeetara aurkeztu ahalko direla.

Sorpresaren aurrean herriko aktibistek optimismoz jaso dute albistea baina arretatsu azaldu dira erregearen hitzen aurrean. Eman al Nafjan, Arabia Saudiko kazetari ezagun batek esan du zoragarria dela eta benetan garrantzitsua eman den pausua baina ezin dela seriotasunez hartu behin praktikara eraman arte. Aurreko hauteskundeetan berdina egin baitzuen eta hurrengo ostegunean berriz gizonek soilik joan zezaketen botoa ematera.

Ghada al Tobaishi negozioetako emakumeak ere dio albistea zoragarria dela baina oraindik ez dela nahikoa nahiz eta aurretik zutena baina zerbait hobea izan. Gezurra badirudi ere, Arabia Saudi munduko herrialde bakarra da emakumeek debekatuta dutena gidatzea eta are eta gehiago, ezin dute bidaiatu, lan egin ala operatu beraien gizon, aita ala gizonezko baten bahimenik gabe.

Bertako emakume kontserbadore batek, Omaima al Jalafmak, ere bere adostasuna erakutsi du aldaketa honen aurrean. “Gure erregearengan sinesten dugu eta harro sentitzen gara bere erabakiaz, orain ordea emakumeek erronka onartu eta Arabia Saudiko biztanleei erakutsi behar diete erantzukizunaren jabe egiteko gai direla” dio Omaimak.

Monumentaleko azken zekorketa

Iritsi zaio amaiera zezenketari Katalunian. Iazko irailaren 28an Kataluniako Legebiltzarrak erabaki zuen moduan, 2012tik aurrera debekatuta daude zekorketak Katalunian. Beraz, modu horretan igandean, herriko jaiekin batera, ospatu da azkena Monumentalean.

Zezenzaleen tristura eta zezenketen aurka daudenen poza bildu dira igande goizean Monumental aurrean. Aurreko alditan ez bezala oraingo honetan ez da istilurik sortu. Berrehun  bat zezenzale Monumental aurrean sarrera erosteko zain zeuden bitartean zezenketen aurka dauden hogeita hamar bat pertsona Gran Viaren bestaldean kokatu dira xanpain botilekin txin-txin eginez zezenketen amaiera ospatzeko. Aida Gascon, AnimaNaturaleseko zuzendariak ordea, argi utzi du hau ez dela amaiera, oraindik borrokatzen jarraitu behar dutela animalien torturarekin amaitzeko correbous bezalako festetan.

Jose Tomas toreatzailea izan da Monumentala ixtearen arduraduna Juan Mora eta Serafin Marinekin batera. Jose Tomasek zekorketa bat duen aldiro gertatzen den moduan oraingo honetan ere nola ez sarrera guztiak agortzea lortu du. Sarrerak saltzen jarri eta berehala agortu dira eta igande goizean saltzeko gordeta zeuden sarreren %5a eskuratzeko zezenzaleak hiru egunez egon dira lurrean lotan.

Xabier Trigas (CIU) Bartzelonako alkateak jakinarazi zuen moduan ez da udaleko ordezkaririk joan eta ezta ere CIUkorik. Zezenketak bukatzea prozesu logiko bat bezala ulertzen du, gero eta jende gutxiago joaten delako ikustera, Jose Tomas jauna aritzen denean salbu. Legebiltzarrak berriz, XXI. mendean zezenketak debekatu izana ere logikoa dela adierazi du.

viernes, 23 de septiembre de 2011

Makroespetxea Araban

Zabaiako (Iruña Oka, Araba) espetxea bigarrengoz inauguratu dute, baina bi hilabete barrura arte ez dituzte mugituko lehen presoak hara. Eraikitako kartzela berriaren izena Araba izango da.


Arabak 1.193 ziega ditu bi espetxeetan banatuta, ziega osagarriak kontuan hartu gabe. 2.386 ohe 317.000 biztanle inguruko lurralde batean. Hau da, espetxeetan Arabako biztanleriaren %0,75 sartzeko moduko edukiera dago; Gasteizko ehun biztanletik bat.



Salhaketa plataformak sostengaezina den espetxe eredu baten alde egin izana kritikatu dio Espainiako Gobernuari. Gainera, kartzela argazkien bitartez luxuzko eremu gisa aurkeztu nahi izatea kritikatu du. Salhakeraren ustez, 1.800 preso hartu ahal izango ditu espetxe berriak, eta ondorioz, preso bakoitzeko 18.000 euro behar izan direla jakinarazi du plataformak. Gainera, urtero 12 milioi euro gastatu beharko dira azpiegitura mantendu ahal izateko. Hori horrela izanik, Salhaketak kritikatu du horrelako proiektu batean dirutza xahutzea, gizarteratzearen aldeko azpiegiturei emandako laguntzak jaitsi direnean. 


Bilduk ere makroespetxearen proiektua kritikatu du. Koalizioaren iritziz, Zabaiako espetxearen eraikitzeak ez dauka gehiengo sozial politikoaren onespena. Bilduk dio proiektuak lortu duen bakarra hirigintzako, ingurumeneko, espetxeko eta gizarteko ikuspuntu batetik kritikak jasotzea izan dela. Horregatik, Arabako diputatu nagusi Javier de Andersi azalpenak emateko eskatu dio.

miércoles, 21 de septiembre de 2011

Mialaka pertsonek aldarrikatu dute Palestinar estatua Ramalako kaleetan

     Hamabost mila pertsona inguru elkartu dira gaur, irailak 21, Ramalako Yasser Arafat plazan, estatu palestinar baten sorrera aldarrikatzeko asmoarekin. Manifestaldian azken helburua Nazio Batuen Erakundeko 194. estatua bezela aitortzea da, hauek dioten bezela “beraien eskubidea delako”. Ramalaz gain, Zisjordaniako eta Gazako lur-zerrendako hainbat herritan errepikatu dira batzarrak, ostiral honenatan (irailak 23) eskakizuna luzatuko duen Abu Mazeni babesa erakutsiaz. Manifestalariek Abu Mazen ( Palestinako Aginte Nazionaleko lehendakaria) eta Yasser Arafat zenaren irudi eta beste zenbait ikurrekin bete dituzte kaleak.
     Herriaren babesa nabarmena den arren, aipatu beharra dago  palestinar hiritarren eskakizunak zenbait oztopo gainditu behar izango dituela bere helburua lortzeko. Palestinako Autoritate Nazionaleko kideak New Yorken aurkitzen dira jada, NBEeko segurtasun kontseilua osatzen duten 15 estatuen onespena jasotzeko beharretan, nahiz eta AEB eta Israel hauen kontra agertu diren. Horrez gain, AEB beto-eskubidea duen hamar herrialdeetako at izanik, eskubide hau praktikan jarriko duela ziurtatu du. Beraz, egoera honetan, PANen helburua beto-eskubidea duten gainontzeko herrialdeen baiezkoa bilazea dute helburu, AEB egoera deseroso batean uzteko asmoarekin.
     Aldarrikapen ekintza hauek palestinar lurratn azken urteotan egin diren jendetsuenak bilakatu dira, era baketsua eta festa giroan ospatuz. Era berean, herritar palestinarrek beraien lurraldeetara iristitako elkartasun keinuak ere eskertu nahi izan dituzte. Horren erakusgarri da Yasser Arafat lider palestinar mitikoaren hilobian kokatutako 126 herrialderen banderak, NBEko asanbladan Palestinar mugimenduari babesa emango dutela zin egin duten herrialdeenak hain zuzen. Herri Palestinarraren aldeko mugimendua gero eta nabarmenagoa da, eta badirudi hauek bide guztiak urratzeko gogoa dutela, azkenik herrialde aske bat bezela onartuak izan arte.

domingo, 18 de septiembre de 2011

Genero indarkeriari STOP!

Bi biktima gehiago gehitu behar zaizkio genero indarkeriaren zerrendari. Bart gauean gertatu ziren bi erailketak. Lehendabizikoa Lora del Rion (Sevilla), 47 urte zituen emakumea tren estazioan aurkitzen zen bere senar ohiak sastadak emanez erasotu zioenean hiltzea lortu zuen arte. 44 urteko erasotzailea atxilotu dute jada eta Guardia Zibilaren eskutan dago aitortu ondoren bera izan zela emakumea hil zuena. Antza denez, emakumeak pasa den uztailean jarritako salaketak gutxirako balio izan du.

Bigarren biktima berriz, Aronakoa (Tenerife) zen. 38 urte zituen emakumeak eta erasotzaileak berriz, hau da, bere senar ohiak 54. Erasoa goizeko 01:20 aldera gertatu zen, laguntza eske dei bat jaso zutenean larrialditakoek dei horretan zergatirik azaldu gabe. Larrialditakoak erasoa jazo zen lekura heldu zirenean arma zuriz zaurituriko emakume batekin topatu ziren, baina iritsi zirenerako emakumearen hilketa baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Gizona bere buruaz beste egiten saiatu zen baina larrialditakoak berak espero baina lehenago ailegatu ziren, gizonari bizia salbatzea lortu zutelarik.

2011ean dagoeneko 43 emakume izan dira genero indarkeriaren erruz erailak Espainian. EAEri dagokionez bi emakume erail dituzte, azkena 36 urteko emakumea Bilbon, abuztuaren 22an.

Zabaldu dute jada Donostiako alfonbra gorria


Irailaren hamaseian hasi eta hogeita laura bitartean Donostia zinema munduko izar zein jarraitzaileez inguraturik egongo da. Aurtengoan, Donostiako 59. Zinemaldian, Donostia saria jaso duen aktorea Glenn Close da. Intruders filmarekin eman diote hasiera emanaldiari eta hainbat nobedaderen artean sail berriak aurkeztu dituzte, ala nola, euskal zinemari eskainitako txoko bat, Zinemira.

“Intruders” filmarekin eman zaio hasiera zinemaldiari, Juan Carlos Fresnadillo zuzendariaren hirugarren lana, Clive Owen eta Pilar Lopez de Ayala protagonistak direlarik. Hotzikara sortzen duen beldurrezko filma da eta zuzendariak berak esan duenez “egia ikusi nahi ezaren isla”.
Bigarren eguna “No habrá paz para los malvados”-ekoena izan da. Enrique Urbizu zuzendaria eta Jose Coronado, Rodolfo Sancho, Helena Miquel eta Juanjo Artero aktoreak izan dira Donostiako kaleetan beraien filma aurkezten. “Pa Negreko” zuzendariak ere izan du bere txokoa ordea. Agusti Villarongak Zinematografiako sari nazionala jaso baitu  Angeles Sinde ministroaren eskutik.

Igandea berriz zalantzarik gabe Glenn Close  aktorearen eguna izan da, aurtengo Donostia sariaren jabea. Jarraitzaile guztiak irrikan zeuden  ongietorria emateko zinemaldiaren 59. edizio honetako izarra denari. Oso atsegina izan da bere bisitan prentsaurrekoan abestera ausartu delarik. 

Aurtengoan Jose Luis Rebordinos zuzendari berriaz gain Donostiako Zinemaldiak sail berriak estreinatu ditu. Euskal zinemari eskainitako txokoa aurkeztu dute, Zinemira, Espainiako zinemari eskainitako beste txoko bat eta zine latindarrari eskainitako beste bat. Hau guztiaz gain, esan beharra dago bertsoei eskainitako dokumental bat ere aurkeztu dutela Asier Altuna zuzendariarena eta arrakasta handia izaten ari dela.

sábado, 17 de septiembre de 2011

Nafarroako hezkuntza kontseilari berria "sekta" bateko kide

Nafarroako hezkuntza kontseilari berria, Jose Iribas, “Comunión y Liberación” deituriko “sektako” partaide da. Era berean, departamentuan berekin lanean ibiliko da talde bereko jarraitzailea den Andrés Jiménez Abad.

CyL talde ultrakatoliko bat da, Opus Deien antzerakoa, baina hau baino ospe gutxiago duena. Adituen arabera, estatu espainiarrean 1000-1500 “cielino” inguru daude. Cielino izenez ezagutzen dira Luigi Giussani apaiz italiarraren jarraitzaileak. CyL ez da oinarri kristauak dituen mugimendu bat, bere helburua elitean sartzea da.

Hezkuntzan CyL-ko jarraitzale desberdinak egotea ez da kasualitate hutsa. Izan ere mugimenduaren sortzaile Giussanirentzat hezkuntza obsesio bat zen. Hezkuntzak erlijiosoa izan behar duela defendatzen zuen. Gainera, hezkuntza laikoak, berezko izaera jainkotiarra ukatuz, gazteak alienatzen dituela zioen.

Nafarroako Hezkuntza talde ultrakatoliko batzuen esku egoteak polemika sortu du eta esaterako Iruñerriko IAk Opusetik ateratako talde honek ezaugarri ultraeskuindar eta ultrakatolikoak dituela salatu du. Gainera, IAk uste du aurtengo ikasturterako egin diren murrizketekin zerikusi zuzena duela Iribasen presentziak. Hainbaten iritziz, hezkuntzaren arloan bereziki interesatutako erakunde bateko kideak izatea ez da hezkuntza publiko, doako eta kalitatekoaren bermerik onena.

viernes, 16 de septiembre de 2011

Irekia da jada "Supersur" autobide berria Bizkaian

     Joan den irailak 10ean ireki zan “Supersur” autobide berria Bizkaian. “Supersurra” Bilboaldeko mendebaldea zeharkatuko duen A-8 autopistaren alternatiba berria izango da, ordaindu beharrekoa. Hala ere, deigarria da aste honetaki aurrera trafikoarentzat irekita egon arren erikuntza obrek bere horretan jarraitzen dutela, lehen fasea besterik ez baita bukatu. Plangintzaren arabaera, 2015. urtean errepidea bere osotasunean bukatua egotea espero da, jada zirkulagarri izanik. Proiektua bukatzerakoan 36 kilometroko autobide berria izango du Bizkaiak, Santurtzi eta Amorebieta udalerriak batuko dituena.
      
    90. hamarkadan sortutako ideia bat abiapuntu izanda sortu zen “Supersurra” eraikitzeko proiektua, A-8 autopistak Bilbo inguruan alternatiba bat behar zuela azterturik. Aipatzekoa da errepide honen eraikuntzak utzi dituen datu deigarri batzuk, Euskal Herri mailan azken urteotan egin den lanik garrantzitsuenetako bat kontsideratua izan den arte. Autobidea eraikitzeko aurrekontu totala 1000 eta 1500 milioi euro artean finkatu da, kilometro bakoitzak 35 milioi euro inguruko kostua izanik. Eraikuntza lanak bukatzean Euskal Autonomi Erkidegoan egin den bigarren infraestrukturarik garestiena bilakatuko da, soilik Euskal Y-aren atzetik, eta era berean Bizkaiko historian langile gehien elkartu dituen obra publikoa izango da. 

     Argi dago autobide berri honek zenbait onura suposatuko dituela Bizkaiko trafiko kondentsazioari dagokionez, baina era berean ezin dira alde batera utzi errepide berri honek dituen alde negatiboak. Gogoan izan behar da lan hau burutzeak suposatuko duen inbertsio, neurri handi batean Bizkaiko Diputazioak asumitu behar izango duena. Horrez gain, errepide hau erabiltzeko ordaindu beharrezko tarifek kexak eragin dituzte kontsumitzaile potentzialengan, naiz eta hauek malguak dire ibilgailu ezberdinen arabera. Azkenik, ezin dira alde batera utzi ingenieritza lan handi guztiek paisaiarengan duten inpaktua, zenbait talde ekologista eta bestelako asoziazioen kexak eraginez. Zirus aski askok eskertuko dute errepide berri honen irekiera, nahiz eta beste askok honen aurkako jarrera argia azaldu. Badakigunez, hau da da gure gizartea, eta bertan ia ezinezkoa da guztiok ados jartzea.

Herri harresia eraiki dute Kukutza gaztetxea babesteko

Kukutza III Bilboko gaztetxea desalojatzeko arrisku larrian dago. Duela hilabete desalojatzeko mehatxua jaso zutenetik gogor lan egin dute gaztetxeko kideek eta baita inguruko jende guztiak ere Kukutza Errekalde auzoko gaztetxea eraitsi ez dezaten. Baina Ertzaintzak duela egun batzuk jaso zuen gaztetxea eraisteko agindua eta hori eragotzi nahian jende mordoa bildu da egunotan Errekalde auzoan.

Hilabeteotan oihartzun handia izan du Kukutza gaztetxearen desalojoaren alarmak, sare sozialetan asko zabaldu da berria, zuzeu-en, Tuenti-n etab. Jende mordoak erakutsi du 13 urtez lanean aritu den gaztetxea eraistearen kontra dagoela, eta horren adibide garbia dugu uztailan grabatu zen lib dub-a.

Baina, esan bezala, egun hauetan, alarma gorria piztu denetik, herritarren babesa inoiz baino handiago izaten ari da. Egunero antolatu dira gauzak, haurrentzako ekintzak, helduagoentzat, gazteentzat... denentzat. Herritar asko izan dira bere ondar alea jarri nahi eta Kukutzara gerturatu direnak. Batzuk joan ibilian ari dira, beste batzuk bertan geratu dira lotan... Gainera, jende esanguratsu askok ere eskaini dio babesa Errekaldeko gaztetxeari, Pirritx eta Porrotxek emanaldia eman zuten, Anje Duhalde atzo ere bertan izan zen, eta asteazkenean Zea Mays taldeak kontzertua eskaini zuen. Bati baino gehiagori ileak puntan jarri zitzaizkion talde euskaldunak jo zuen azken abestiak honela esaten zuenean: “ Kukutza bihotz bat gure aurrean, indarrez betetzen gaituena...”.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Itzulerako bidaia errutinara

     Iraileko lehendabiziko astea igaro ondoren iritsi zaie lanera bueltatzeko momentua euskal ikasleei. Bainujantzia eta eguzkitako krema liburu eta motxilengatik aldatzeko unea. 2011/2012 ikasturtea abian da jada eta hondartza eta bidaiak alde batera utziz, heldu da lanean jartzeko momentua.
      
Iraila ez da hilabete samurra izaten ez ikasketak berrartzen dituzten ikasleentzat ez hauen boltzikoentzat. Askotan beharrezkoa gertatzen da aurreko urtean zaharkitua geratu den eskola-materiala berritzea, adibidez koaderno, motxila, estutxe edo boligrafo berriak erosi beharra izanik. Honetaz aparte, ezin ditugu noski albo batera utzi klasera bueltatzeak sortzen dituen zehar-kalteak. Hauen artean jadanik ezagunak bilakatuz motxilaren pisuak eragindako bizkarreko mina, edota idaztearen ondorioz erdiko atzamarrean agertzen den baba gogaikarria.
    
2011/2012 ikasturtea hasteak batez-besteko 897 euro suposatuko dizkio euskaldun bakoitzari, matrikula eta material eskolarrean kontzentratuz gastuaren gehiengo zatia. Dudarik gabe boltsikoari min handia emateko adineko kantitatea da, eta hala ere espainiar estatuan badaude gehiago ordaintzen dutenak ere, Madril, Katalunia eta Valentzia izanik komunitate garestienak. Espainiar estatua aztertu ezkero, nabarmentzekoa da  aurreko urteekin konparatuz % 2,9an murriztu dela ikasturte hasierako gastua, neurri batean zentru pribatuetan matrikulatzearen prezioa  %7an gutxitzearen ondorioz.
    
Kurtsoaren hasierak seguraski bakea eramango du euskal etxe askotara, baina ez du irribarrerik margotuko ikasleen ezpainetan, azken finean inork ez baitu gustoko errutinara itzultzea. Jadanik, nostalgia puntu batekin agian,  ikasle asko egongo dira hurrengo udako planak egiten, ikasturtean zehar eginiko lanaren sarian pentsatzen.