domingo, 23 de octubre de 2011

Hiltzaileak Cal hiltzeko asmorik ez zuela dio epaimahaiak

Udane MIGELTORENA

 

2010eko urtarrilaren 7an Tolosan Elena Cal hil zuen gizonak bere bikotekide ohia hiltzeko asmorik ez zuela esan zuen epaimahaiak, defentsarekin bat eginez. Defentsak, urtebeteko espetxe zigorra eskatzen duenak, dio hiltzailea “aztoratuta” eta “alkoholak eraginda” zegoela. Arduragabekeria larriagatik eragindako homizidioa egotzi diote eta sententzia egun batzuk barru emango dute. 

 

Fiskala ez da ados agertu epaimahaiak hartutako erabakiarekin. Izan ere, hasieran eskatutako hamalau urteko kartzela zigorra, lau urtera jaitsi behar izan du.Gainera, fiskalak espetxetik irteten ez uzteko eskatu zuen, hiltzailea portugaldarra izanda, ihes egin zezakeelakoan. Baina epaileak herenegun arratsaldean bertan auzipetua libre uzteko autoa izenpetu zuen.

 

Hilketaren egunean, Simao, emakumearen hiltzailea, Cal bera eta une hartan bere bikote zirena eskean ibili ziren ohi bezala tabernetan zehar. Istiluak hirurak bizi ziren etxolara joatean hasi ziren. Simaok esandakoagatik, beste biak txabolari sua ematen saiatu ziren eta horrelako batean bere burua defendatzeko asmoz hil omen zuen bere bikotekide ohia izandakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario