martes, 25 de octubre de 2011

Gutxienez 270 pertsona hil dira Kurdistanen izandako lurrikararen ondorioz

Sara MATSUTANI

Atzo Kurdistan iparraldean  izandako lurrikarak gutxienez 270 hildako utzi ditu eta 1.300 zauritu.  Gainera, Turkiako larrialdi zerbitzuak dio oraindik 330 bat lagun egon daitezkeela hondakinen artean preso. 7.2 graduko lurrikara izan zen Ritcher eskalaren arabera eta izugarrizko ondorioak izan ditu.

Van hirian izan da lurrikara eta ondorio larrienak bertan jasan dituzte, baina, inguruko hainbat herrietan ere eragina izan du, batez ere, Ercisen, 80 eraikin erori baitira. Inguru menditsu bat izatean ondorioak larriagoak izatera heldu dira, hori dela eta dira horren beste pertsona hondakinen artean harrapaturik daudenak. Turkiako larrialdi zerbitzuek, ordea, lan horretan dihardute etengabean inguruko herrialdeetako laguntza jasoz.

Lurrikara gehiago izango ote direnaren beldurrez Kurdistaneko hiritarrak gaua kalean igarotzea erabaki dute, nahiz eta 0º-tako tenperatura jasan behar izan duten. Ilargierdi Gorriko kideek hainbat kanpin-denda, manta eta berogailu banatu dizkiete hiritarrei hotzarengandik babestu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario