domingo, 9 de octubre de 2011

Mundu guztiko “indignatuak” Bruselasen elkartu dira

Sara MATSUTANI
Frantzia, Estatu Batuak eta batez ere Espainiako hainbat “indignatu” elkartu dira aste honetan Bruselasen gaur egungo sistema ekonomikoaren  egoera salatzeko Agora Bruselas izenpean. Hasiera batean Bruselaseko plazan kanpatzea pentsatzen zuten, Espainiako eta azken egunotan Estatu Batuetako hainbat hirietan egin duten legez, baina Bruselasen debekatuta dutenez kalean kanpatzea bertako poliziak indarrez atera behar izan dituzte bertatik. 48 atxilotu egon dira guztira eta horietatik 27 espainiarrak dira. 12 orduz izan dituzte atxilotuta  urik eta janaririk eman gabe eta 12 ordutara aske utzi dituzte kargu eta isunik gabe. 
Guztia normaltasunera itzuli da baina plazatik unibertsitateak utzitako eraikuntza batera mugitu behar izan dute. “Indignatuetako” batek “poliziaren esku-hartzea lekuz kanpokoa eta erabili duten indarkeria gehiegizkoa” izan dela dio.
Atzoko gertakaria pasa ondoren guztia betiko martxara itzuli da eta “indignatuak” beraien ekintzei ekin diote. Tailer, eztabaida, zineforo eta asanbladak egiten jarraitu dute, guztia datorren larunbateko manifestaldirako lanketa moduan pentsatua. Bruselaseko erdigunean matxinatu nahi dute eta Agora Bruselaseko antolatzaileak dioenez Holanda, Erresuma Batua eta Alemaniako indignatuak gehituko dira manifestaldi horretara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario