Mostrando entradas con la etiqueta Osakidetza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Osakidetza. Mostrar todas las entradas

martes, 13 de diciembre de 2011

Osakidetzak Errioxako gaixo gehiago artatuko ditu

Sara MATSUTANI

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Jose Ignacio Nieto Errioxako Gobernuko Osasun kontseilaria elkartu dira Errioxa eta EAEko osasun arazoari buruz hitz egiteko. Bilera horretan Osakidetzak artatu ohi dituen baino Errioxako gaixo gehiago artatuko dituela hitzartu dute. Gainera, Errioxan egiten ez dituzten hainbat espezialitate eta proba egiteko aukera izango dute Errioxako biztanleek Osakidetzan. Modu horretan, Arabako Errioxako biztanleek Logroñoko eritegian artatzeari uzteagatik piztu zen krisiarekin amaitu ahal izango dute.

Bi administrazioen arteko gatazkak ia hiru hilabete iraun ditu, baina azkenean heldu dira akordio batera Errioxako hiriburuan, Logroñon, izandako bileran. Akordio hori ordea behin-behineko ituna da, behin betikoa otsailaren 29rako adostu beharko baitute Bengoak eta Nietok.

Osakidetzak Errioxakoentzat berriak diren zerbitzuak eskainiko dizkie bertako biztanleei, hala nola, lipoditrofiak, loditasun eta garuneko ebakuntzak, kirurgia plastikoa, umeentzako oftamologia eta epilepsia kasuak. Aurretik zerbitzu hauek soilik osasun zentro pribatuak eskaintzen baitzizkieten errioxarrei eta hauek Errioxako Gobernuak ordaindu behar izaten baitzituen. Bestalde, berriak ez diren zerbitzuetan gaixo kopurua handituko dela ere adostu dute. Dena den, behin betiko akordioan sailburuek ez dute baztertzen Errioxako gaixoentzat zerbitzu gehiagorako sarbidea bermatzea, hala nola, Errioxako abortuak Osakidetzan egiteko aukera.

domingo, 30 de octubre de 2011

Hilabete luzatuko du Osakidetzak gripearen aurkako txertoaren kanpaina

Udane MIGELTORENA

Gripearen aurkako txertoaren kanpaina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan irailaren 19an hasi zen. Hasiera batean, kanpaina urriaren 31a arte luzatuko zen. Baina gaur adierazi dute hilabete gehiago luzatuko dela txertoaren kanpaina.

Osakidetzak txertaketa tasa handitu nahi du eta azken hilabetean txertoa jarri ez duten horiei aukera luzatu nahi die neguan gripeaz babesteko. Beste lau astez saiatuko dira txertoa hartu ez dutenak konbentzitzen. 65 urtetik gorakoak eta gaixotasun kronikoak dituztenak dira arrisku taldea osatzen duten pertsonak. Eta talde honetako jendea konbentzitu nahi dute batez ere kanpainaren bultzatzaileek. Izan ere, beraientzat gripea gaixotasun onbera izatetik larria bilatu daiteke.


305.000 txerto jarri dituzte azken bost asteotan, iaz baino %4 gehiago. Baina hala ere, esan bezala, kopuru hori handitu nahi du Osakidetzak.