domingo, 23 de octubre de 2011

Hezkuntza beharrezko zerbitzu publikoa dela babestu dute milaka pertsonak Iruñean

 Udane MIGELTORENA

Milaka pertsona elkartu ziren atzo Iruñean Nafarroako Gobernuak hezkuntzan egin dituen murrizketen aurka. Antioniutti parketik abiatu zen manifestazioa eta Gazteluko plazan eman zioten amaiera honi. Udaltzainen arabera, 20.000 pertsona izan ziren “Hezkuntzan murrizketak ez” pankartaren atzean joan ziren manifestariak. 



Hezkuntzako inbertsioa berreskuratzea eskatu zuten, egindako murrizketak bertan behera utzita. Manifestazioaren deialdia hezkuntzan ordezkaritza duten bederatzi sindikatuek, IAk, eta Sortzen eta Herrikoa elkarteek egin zuten. Gainera, deialdiarekin beste hainbat elkarte eta koalizioek bat egin zuten.. Hala nola, hezkuntza eta osasun saileko langile batzordeek, hezkuntza eta guraso elkarteek, Bildu, Ezkerra eta NaBai koalizioek.



Datozen egunetarako bi deialdi egin dituzte. Batetik, bi orduko lanuzteak izango dira asteartean. Eta bestetik, hilaren 27an greba eguna izanik, manifestazioa ere antolatu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario