domingo, 2 de octubre de 2011

Gidabaimena eskuratzeko azterketa praktiko berria, aztergai

     Espainiako Trafiko Zuzendaritza Orokorrak estatuko zazpi hiriburu ezberdinetan abian jarri ditu gidatzeko azterketa praktiko berriaren probak. Berrikuntza nagusi bi eskaintzen ditu DGT-k proposatzen duen eredu berri honek. Azterketa berri honek 25 minutuko iraupen minimo bat izango du, nahiz eta aztertuak denbora tarte horretan akats larriren bat egin. Horrez gain, azpimarratzekoa da azterketa-eredu honetan aztertuak lehen 10 minutuetan inolako argibiderik gabe burutu beharko duela ibilbidea. Denbora-tarte honetan aztertuak erreferentzia-puntu zehatz batzuk igaro beharko ditu toki jakin batera iritsi aurretik.
     Autoeskola ezberdinekin adostasun batera heldu ondoren, azterketa mota hau Iruñea, Burgos, Segovia, Kanaria Handia, Sevilla, Madril eta Bartzelonan jarriko da martxan proba bezala. Ondoren, emaitzak positiboak badira estatu osoan inposatuko da gidabaimena eskuratzeko azterketa berri hau.   DGT-ak argudiatu duenez, erabakiak aurrera pauso bat suposatzen du, Europako herrialdeekin parekatzeko aukera ematen baitu eredu honek.
     Aurkeztua izan den unetik, zenbait sektoreren kritikak jasan behar izan ditu azterketa molde honek, batez ere CSIF sindikatuak. Sindikatu honek trafikoaren zirkulazioarentzat arriskutsutzat  jo du proposamen hau bi arrazoi nagusigatik. CSIF-tik diotenez oso arriskutsua da azterketa hasi eta berehala akats larri bat egin duen pertsona bati infrakzioak egiten jarraitzeko aukera ematea beste 25 minutuz. Horrez gain, kontuan izan behar da argibiderik gabeko tartean gidaria zalantzati egoteko aukera badagoela, eta duda horiek errepidean islatzeko arriskua sortzea. Hala ere, DGT-k bere proposamena aurrera eramateko borondatea erakutsi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario