domingo, 9 de octubre de 2011

Gipuzkoako aldundia kanpo kaia eta AHT moduko makroproiektuen kontra azaldu da

Udane MIGELTORENA
Aste honetan Gipuzkoako Batzar Nagusiak EAJ, PSE-EE eta PPren botoei esker AHT eta Pasaiako superportuaren alde agertu dira. Baina Gipuzkoako foru aldundiak ostiral goizean adierazi zuen ez dituela modu horretako proiektuak abiatuko. Foru gobernuak uste du “onartezina” dela horrelako azpiegitura handi bat proposatzea krisi garaiotan. 


“Haien asmoa diru publikoa interes ekonomiko pribatuetarako erabiltzea da” dio foru aldundiak. Gainera, makroproiektu hauek “herrialdea ekonomikoki jota” uzten dutela uste du. Foru aldundiak goizean igorritako oharraren bidez gaineratu du kanpo kaia bezalako proiektuak ez direla inola ere behar. Pasaiako portuak birsorkuntza bat behar duela onartzen du foru gobernuak, eta horren alde lan egiteko prest agertzen da, betiere Pasaiako herritarren erabakiak errespetatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario