Mostrando entradas con la etiqueta AHT. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta AHT. Mostrar todas las entradas

domingo, 30 de octubre de 2011

Barcinari bere irudia kaltetzeko asmoz jaurti zituztela tartak adierazi dute ekintzaileek

Udane MIGELTORENA

Ostegunean Tolosan (Frantzian) osoko bilkura egiten ari zirela Mugitu AHTren kontrako kolektiboko zenbait kide sartu ziren eta horietako hiruk Yolanda Barcina Nafarroako presidenteateari pastelak bota zizkioten. Ekintza nola gertatu zen erakusten duen bideoa sare sozialetan zehar, email bidez… berehala zabaldu da.


Mugitu kolektiboak adierazi duenez, ekintza honekin ez zuten indarkeriarik bilatzen, Barcinaren “irudiari kalte egitea” zen beren asmoa. Gainera pastelak botatzea munduan erabili ohi den protestatzeko eta salatzeko modu bat dela adierazi du Mikel Alvarez Mugituko bozeramaileak. Ekintzak izaera komikoa duela ere gaineratu du.

Tartak jaurti zituzten hiru aktibistak atxilotu zituzten Iruñean ekintzatik bueltan, baina gaur Nafarroako Foruzaingoak karguekin libre utzi ditu.

domingo, 9 de octubre de 2011

Gipuzkoako aldundia kanpo kaia eta AHT moduko makroproiektuen kontra azaldu da

Udane MIGELTORENA
Aste honetan Gipuzkoako Batzar Nagusiak EAJ, PSE-EE eta PPren botoei esker AHT eta Pasaiako superportuaren alde agertu dira. Baina Gipuzkoako foru aldundiak ostiral goizean adierazi zuen ez dituela modu horretako proiektuak abiatuko. Foru gobernuak uste du “onartezina” dela horrelako azpiegitura handi bat proposatzea krisi garaiotan. 


“Haien asmoa diru publikoa interes ekonomiko pribatuetarako erabiltzea da” dio foru aldundiak. Gainera, makroproiektu hauek “herrialdea ekonomikoki jota” uzten dutela uste du. Foru aldundiak goizean igorritako oharraren bidez gaineratu du kanpo kaia bezalako proiektuak ez direla inola ere behar. Pasaiako portuak birsorkuntza bat behar duela onartzen du foru gobernuak, eta horren alde lan egiteko prest agertzen da, betiere Pasaiako herritarren erabakiak errespetatuz.