domingo, 9 de octubre de 2011

Gipuzkoako aldundia kanpo kaia eta AHT moduko makroproiektuen kontra azaldu da

Udane MIGELTORENA
Aste honetan Gipuzkoako Batzar Nagusiak EAJ, PSE-EE eta PPren botoei esker AHT eta Pasaiako superportuaren alde agertu dira. Baina Gipuzkoako foru aldundiak ostiral goizean adierazi zuen ez dituela modu horretako proiektuak abiatuko. Foru gobernuak uste du “onartezina” dela horrelako azpiegitura handi bat proposatzea krisi garaiotan. 


“Haien asmoa diru publikoa interes ekonomiko pribatuetarako erabiltzea da” dio foru aldundiak. Gainera, makroproiektu hauek “herrialdea ekonomikoki jota” uzten dutela uste du. Foru aldundiak goizean igorritako oharraren bidez gaineratu du kanpo kaia bezalako proiektuak ez direla inola ere behar. Pasaiako portuak birsorkuntza bat behar duela onartzen du foru gobernuak, eta horren alde lan egiteko prest agertzen da, betiere Pasaiako herritarren erabakiak errespetatuz.

Espainiak ez du betetzen Kiotoko Protokoloan adostutako gas emisioen legea

                                          Asier LEKUE

  Espainiak berotegi efektua sortzen dituen gasen isurketa %3,7an murriztu zuen  iaz, 2009ko nibelen parean kokatuz. Hala ere, Espainiak Kiotoko Protokoloak 2008-2012 urte-tarterako  baimendutako igoera-marjinak errespetatu gabe jarraitzen du, Europar Batasunak burututako ikerketa batek argitu duenaren arabera.  Lege honek 1990eko gas nibelekiko %15eko areagotzea baimentzen zuen, hortik gorakoa kezkagarritzat joz. Horrez gain, esan behar da ikertzaileek gas nibelen murrizketa krisi ekonomikoari egotzi diela, aldaketa politikoak  baztertuz.
      Zenbait herrialdek Kiotoko Protokoloan sinatutakoa betetzen ez duten arren, nabarmendu behar da Europar Batasuna erraz bete dituela akordatutako parametroak. 1990aren gas nibelekiko %8aren igoera izan du (%15 da baimendutakoa).  Europar Batasunean Luxenburgo, Austria eta Italia dira hartutako konpromezua betetzetik urrutien dauden herrialdeak.

jueves, 6 de octubre de 2011

Hondarribiko alarde mistoaren ibilbide aldaketa normaltasun ezarekin justifikatu du Aresek

Udane MIGELTORENA

Hondarribiko alardeko tirabirari buruz saioa izan zuten herenegun Eusko Legebiltzarrean. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Emakundeko buru Maria Silvestre eta EAEko ararteko Iñigo Lamarca, eta Jaizkibel konpainiako hiru kide ziren hizlari. Sailburuak Jaizkibel konpainiari ibilbidea aldatu izana normaltasun ezarekin justifikatu nahi izan zuen.

Bere iritziz, gatazkak etengabeak izan dira azken urteotan eta lasaitasun gehiago egon bada Ertzaintzaren lanagatik izan dela uste du. Gainera, ibilbideari “oinarrizko” aldaketak egin zizikiotela esan du, ikusgaitasuna bermatzen. Baina Gernikako Arbola kaletik pasatzea debekatuta eduki zuten alarde mistoko kideek, eta hau da alardeko toki esanguratsuenetako bat.

Jaizkibel kanpainiako kideek zera adierazi dute: “Zazpi urtean ez da sortu istilurik. Segurtasun neurriak ez ditugu behar. Hori historia da dagoeneko”. Gainera, Lamarcak aipatu zuen Eusko Jaurlaritzak eta Hondarribiko Udalak ekintza positiboa egin behar dutela alarde mistoaren alde, berdintasuna bermatzen duen talde bakarra delako.

domingo, 2 de octubre de 2011

Espainian 50.000 pertsonek ez dakite VIH birusa dutela


     Espainiako Osasun Ministerioak egindako azterketa batek 150.000 hiritarrek VIH birusa sufritzen duela azaleratu du, horietako hirugarren zatiak (%33 inguru) ezjakintasunean daudelarik.  Ministerioak azpimarratzen duenaren arabera pertsona talde honen ezjakintasuna zehaztasun proba ez egiteagatik ematen da, hau egitearen garrantzia azpimarratuz. Gogoratu behar da,  birusa sufritzen duten gehiengoak hura garatu, SIDA bezala ezagutzen dena garatuz. 150.000 pertsona horietatik %3a soilik ez da gaixotasunaren azken fasera heltzen, organismoaren narriadurarik sufritu gabe.
     VIH birusa duten pertsonen artean gero eta errazagoa da bizitza arrunt bat egitea, eta are eta posibleagoa da hau zehaztasun proba garaiz eginda. Azterketa hauen emaitza ikusita Osasun Ministerioak proba egitera animatu ditu biztanleak, eta horrez gain bestelako segurtasun neurriak hartzearen garrantzia gogoraraziz.  Horrez gain, Osasun Ministerioko arduradunek birusa dutela ez dakiten pertsona kopurua kezka sortzeko bezalakoa dela adierazi dute, hau murriztearen garrantzia azpimarratuz.
    Gaixotasunaren aurkako borrokan,  aste honetan Madrilen VIH birusaren aurkako txerto berri bat aurkeztu da. Txertoa garatu duten zientzialariek 30 pertsona osasuntsuetan frogatu dutela azaldu dute, eta horien artean %90ak gaixotasunaren aurkako erantzuna izan dutela azpimarratu. Horrez gain, zientzialari talde berak Bartzelonako Clinic eta Madrileko Gregorio Maranon ospitaletan eginiko proba ezberdinak ere positibotzat jo dituzte. Beraz, VIHaren borrokak berean dirauela esan behar da, baina horretarako beharrezkoa dela anonimoen kolaborazioa.

Gidabaimena eskuratzeko azterketa praktiko berria, aztergai

     Espainiako Trafiko Zuzendaritza Orokorrak estatuko zazpi hiriburu ezberdinetan abian jarri ditu gidatzeko azterketa praktiko berriaren probak. Berrikuntza nagusi bi eskaintzen ditu DGT-k proposatzen duen eredu berri honek. Azterketa berri honek 25 minutuko iraupen minimo bat izango du, nahiz eta aztertuak denbora tarte horretan akats larriren bat egin. Horrez gain, azpimarratzekoa da azterketa-eredu honetan aztertuak lehen 10 minutuetan inolako argibiderik gabe burutu beharko duela ibilbidea. Denbora-tarte honetan aztertuak erreferentzia-puntu zehatz batzuk igaro beharko ditu toki jakin batera iritsi aurretik.
     Autoeskola ezberdinekin adostasun batera heldu ondoren, azterketa mota hau Iruñea, Burgos, Segovia, Kanaria Handia, Sevilla, Madril eta Bartzelonan jarriko da martxan proba bezala. Ondoren, emaitzak positiboak badira estatu osoan inposatuko da gidabaimena eskuratzeko azterketa berri hau.   DGT-ak argudiatu duenez, erabakiak aurrera pauso bat suposatzen du, Europako herrialdeekin parekatzeko aukera ematen baitu eredu honek.
     Aurkeztua izan den unetik, zenbait sektoreren kritikak jasan behar izan ditu azterketa molde honek, batez ere CSIF sindikatuak. Sindikatu honek trafikoaren zirkulazioarentzat arriskutsutzat  jo du proposamen hau bi arrazoi nagusigatik. CSIF-tik diotenez oso arriskutsua da azterketa hasi eta berehala akats larri bat egin duen pertsona bati infrakzioak egiten jarraitzeko aukera ematea beste 25 minutuz. Horrez gain, kontuan izan behar da argibiderik gabeko tartean gidaria zalantzati egoteko aukera badagoela, eta duda horiek errepidean islatzeko arriskua sortzea. Hala ere, DGT-k bere proposamena aurrera eramateko borondatea erakutsi du.

Ezkontza albumean espero ez zuten argazkia izango dute ezkonberri batzuk

Zortzi surflari behar izan dira ezkonberri batzuk uretatik atera ahal izateko Zumaiako Itzurun hondartzan. Egoera oso bitxia bizi izan dute gaur Itzurun hondartzan zeuden guztiak, film batean islatzeko modukoa, eta surflariei esker amaiera ona izan duena behintzat. Ezkonberriek ez zuten sekula pentsatuko beraientzat horren berezia den egun batean horrelako gauza bat biziko zutenik.

Elizatik atera eta ezkondu berri zeudela Soraluze eta Zaragozako bikotea argazkilariarekin batera Zumaiako Itzurun hondartzara joan dira argazkiak ateratzera. Gaur egun ezkonberrientzat modan dagoen lekua omen da esan digu Zumaiako biztanle batek bertako flish famatuak direla eta.


Argazkiak ateratzen ari zirela bikoteari uretara sartzea bururatu zaio eta zipriztinak botatzen hasi bezain pronto mareak emakumeari barrura bultza dio. Gizonak bere bikotea ezin irtenda zebilela ikustean bera ere uretara sartu da baina urak berak baino indar gehiago izan du. Bi nahikoak ez eta beste bi gizon joan dira bikotea salbatzera, baina bi hauek ere ezin izan dute ezer egin, beraz, laurak uretan preso geratu dira. Orduan, guzi hori ikusten zeudenak txistu eta oihuka hasi dira uretan zeuden surflariei abisatu nahian. Surflariek hasiera batean pentsatzen dute olatu ilera bat zetorrela esaten ari zitzaiela jendea, baina berehala konturatu dira zerbait gehiago ari zela gertatzen eta orduan zortzi bat surflari laukotea salbatzera joan dira. Taulen gainean igo eta lortu dute laukotea kanpora ateratzea. “Gutxienez egoerak argazkilariari balio izan dio argazki bitxia atera ahal izateko” dio guztia ikusi duen batek sarkasmo apur batez.

Denok Azpeitira KLIK egitera

Jada guztia prest dago Kilometroak 2011 jairako. Aurtengoan Ikasberri ikastolak KLIK bat egitera gonbidatu digute  Azpeitira. Giro ona eta jendetza espero dira iganderako, kopuruetan esanda beldurtzeko horietakoa, 100.000 pertsona. Goizeko 9:00etan irekiko dute sei guneetan banatutako zirkuitua eta horietan bazkariak, edariak, eta hainbat ekitaldi egongo dira adin guztietako jendearentzat.

Egun osoan zehar festa giroa izango da Azpeitiko kaleetan. Hainbat kontzertu, antzerki eta ekitaldiez josia dago igandeko egitaraua heldu, gazte zein txikitxoenentzat. Sei guneetan banatuko dute zirkuitua: Ikastola, Garmendipe, Goena, Loiolatxo, Loiola eta Herriko Plaza. Garmendipen gainera aukera izango dute egun horretan bertan jolasten den derbya zuzenean ikusteko Reala eta Athletiken artean. Pantaila erraldoia jarriko dute bertan eta zirkuituan zehar beste pare bat ere jarriko dituztela esan dute.

Igandean Azpeitian izango den festa giroak Azpeitiko Ikasberri ikastolari laguntzea du helburu. Ikasberri ikastolak 1995-1996ko ikasturtean egin zituen lehendabiziko urratsak. 450 ikasle aritzen dira egun zentroan, eta Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko eskaintza du. Kezka nagusi bat dute azkenaldian: leku falta. Eraikin gehiago behar dituzte, eta horiek egitera bideratu nahi dute jaiaren bidez lortuko duten dirua. . «Administrazioen finantzaketa planak motz eta zaharkituta geratu zaizkigu. Gainera, urte gutxi barru ez gara egungo eraikinean sartuko. Behar ekonomikoak handiak dira. Ikastolen proiektu berritzailea zabaltzen jarraitzeko erronka era badugu, eskualdean bakarra baitago», azaldu du Aitor Unanuek, Ikasberri ikastolako lehendakariak