lunes, 31 de octubre de 2011

Zaldiaranen izandako hilketa kontu garbitze baten ondorioz izan dela diote lehen ikerketek

Sara MATSUTANI

Ostiral arratsaldean jazo zen krimena Berrostegietan, Araban. 25 urteko gizon kolonbiar baten gorputza agertu zen lepoa moztuta zuela Zaldiaraneko portura igotzen den errepidean. Ertzainen lehen hipotesiak dioenez drogen kontu garbitze baten ondorioa izan litekee. Epaileak sekretupean emango du kasua. Momentuz datu gutxi ezagutzen dira baina, pixkanaka, ari dira gauzak argitzen.


Gorpuak hilketa bortitz baten ezaugarriak azaldu ditu eta errepidean zeharka zegoen auto baten alboan aurkitu zuten. Ikerketen arabera gizona aurkitu zuten lekuan hil zen eta nahiz eta hasiera batean pentsatu trafiko istripu bat zela Ertzaina gerturatu eta berehala antzeman zuen hura erailketa bat izan zela.

Gizon batek ume bat eta bi heldu hil ditu labankadaz Valentzian

Sara MATSUTANI

Familiares de las víctimas, ante el edificio donde se cometió el crimen. EFE / MANU BRUQUEOstiral gauean jazo zen krimen hirukoitza. Jose Francisco Planells 33 urteko gizon valentziarrak bizilagunei ate joka ibili eta irekitzen zuen guztiei sastatzeko prest azaldu zen gau hartan. Modu horretan, hiru pertsona hil zituen, horien artean hamahiru urteko ume bat.
Gertaera ostiral gaueko 21:00etan jazo zen. Zerbait lehentxeago bizilagunek bere alabarekin ikusi zuten etxepean paseatzen. Umea bizilagun baten etxean utzi eta bederatzietan Jose Francisco bere portalera irten zen eskuan labana zuela eta etxeetan ate joka hasi zen. Bizilagunak atea ireki bezain laster sastatu zituen. Portalean oihuak eta kolpeak entzun ziren “norbait hiltzen ariko balira bezala” esan du bizilagun batek.
Hamahiru urteko ume bat, bere aita eta 78 urteko andre bat hil ziren labankaden ondorioz. Hildako umearen ama eta 44 urteko gizon batek zauri larriak dituzte eta ospitalean aurkitzen dira. 48 urteko andre bat, berriz, egoera oso larrian aurkitzen da. Jose Francisco, berriz, desorientatuta eta arropa odolez zuela aurkitu zuten eta orain kartzelan aurkitzen da.

Bizilagunek diote “gizon arrunta” zela eta inoiz ez dutela izan arazorik berarekin. Ikerketaren arduradunek diote gizona agian drogatua zegoela eta kokainaren ondorioak izan zitezkeela.

Lurra planeta 7 mila milioi biztanletaraino iritsi da

Asier LEKUE
     Bart jaio da munduko 7 mila milioigarren biztanlea, Filipinetako  Manila kapitalean. Horrela, Danica Camacho txikia historiara pasatu da, jaioberritan izandako bere 2,5 kilogramo eskasekin. Gertakaria gauerdia baino pare bat minutu arinago izan da, Manilako Memorial Jose Fabella ospitalean, eta segituan sortu dira iskanbilak, Errusian Piotr izeneko mutil bat izan dela 7 mila milioigarrena aldarrikatu baitute.

     Danica jaiotzen ikusi duen Filipinar estatua munduko hamabigarren populatuena da, 94,9 milioi biztanlerekin. Hala ere, azpimarratzekoa da bertako biztanleriaren %54a  25 urtetik beherakoa dela.
      Danica Camachoren jaiotzarekin batera, munduan emandako prozesu ikusgarri bat bukatua gelditu da, soilik 12 urtetan 6 mila milioi biztanletik 7ra pasatu baikara. Hala ere, nabarmendu behar da hazkunde hau gehienbat Africa eta Asiak bultzatu dutela, herrilade garatuek sufritzen duten geldialdi demografikoaren ondorioz.

domingo, 30 de octubre de 2011

Barcinari bere irudia kaltetzeko asmoz jaurti zituztela tartak adierazi dute ekintzaileek

Udane MIGELTORENA

Ostegunean Tolosan (Frantzian) osoko bilkura egiten ari zirela Mugitu AHTren kontrako kolektiboko zenbait kide sartu ziren eta horietako hiruk Yolanda Barcina Nafarroako presidenteateari pastelak bota zizkioten. Ekintza nola gertatu zen erakusten duen bideoa sare sozialetan zehar, email bidez… berehala zabaldu da.


Mugitu kolektiboak adierazi duenez, ekintza honekin ez zuten indarkeriarik bilatzen, Barcinaren “irudiari kalte egitea” zen beren asmoa. Gainera pastelak botatzea munduan erabili ohi den protestatzeko eta salatzeko modu bat dela adierazi du Mikel Alvarez Mugituko bozeramaileak. Ekintzak izaera komikoa duela ere gaineratu du.

Tartak jaurti zituzten hiru aktibistak atxilotu zituzten Iruñean ekintzatik bueltan, baina gaur Nafarroako Foruzaingoak karguekin libre utzi ditu.

Hilabete luzatuko du Osakidetzak gripearen aurkako txertoaren kanpaina

Udane MIGELTORENA

Gripearen aurkako txertoaren kanpaina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan irailaren 19an hasi zen. Hasiera batean, kanpaina urriaren 31a arte luzatuko zen. Baina gaur adierazi dute hilabete gehiago luzatuko dela txertoaren kanpaina.

Osakidetzak txertaketa tasa handitu nahi du eta azken hilabetean txertoa jarri ez duten horiei aukera luzatu nahi die neguan gripeaz babesteko. Beste lau astez saiatuko dira txertoa hartu ez dutenak konbentzitzen. 65 urtetik gorakoak eta gaixotasun kronikoak dituztenak dira arrisku taldea osatzen duten pertsonak. Eta talde honetako jendea konbentzitu nahi dute batez ere kanpainaren bultzatzaileek. Izan ere, beraientzat gripea gaixotasun onbera izatetik larria bilatu daiteke.


305.000 txerto jarri dituzte azken bost asteotan, iaz baino %4 gehiago. Baina hala ere, esan bezala, kopuru hori handitu nahi du Osakidetzak.

Euskaldun bakoitzak 37,3 euro eguneko gastatu zituen 2010. urtean

Asier LEKUE
  

   INEk eginiko estudio batek erakusten duen bezala Euskal Autonomi Erkidegoan pertsona bakoitzak 13.634 euro gastatu zituen 2010. urtean.  Datu hauek kontuan hartuta, EAEko gastu pertsonala Espainiar estatuko altuena izan zen, urtean espainiar hiritar arruntak baino 2.500 euro geihago gastatuz. 2009. urteko datuak alderatuz, azpimarratu behar da Espainiako komunitate autonomo gehienen joera beheranzkoa izan dela, baina EAEn %1,8ko igoera izan dela, euskaldun bakoitzak egunean 37,3 euro gastatzera iritsiz.
      2010. urtean EAE eta Nafarroa izan dira pertsona bakoitzeko gastu gehiena iza duten komunitate autonomoak, balantzaren bestaldean Extremadura eta Kanariar uharteak egonik. Gastu honi dagokionez, deigarria da Euskadin 10 euro bakoitzetik 3 etxebizitzarekin erlazionatutako gastuetara bideratuak izan direla. Halaber, azpimarratu behar da krisi ekonomiko egoeraren ondorioz gehien sakrifikatu diran gastuak hotel, kafetegi eta jatetxeetara bideratutakoak izan direla.

martes, 25 de octubre de 2011

Josetxu Rodriguez Deiako webgunearen arduradunak hitzaldia eman du egunkari digitalen inguruan

Sara MATSUTANI

Josetxu Rodriguez Deiako webgunearen arduraduna Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera hurbildu da bertako ikasleei hitzaldia ematera. Plataforma digitalen inguruan jardun da eta hauek dituzten ezaugarriak azpimarratu ditu.


Hitzaldian azaldu dituen gauzen artean berehalakotasuna egunkari digital batek duen ezaugarri garrantzitsuenetariko bat dela azpimarratu du Josetxu Rodriguezek. Hau lortzeko lortzeko urtean 365 egun eta egunean 24 orduz lanean jardun behar dela esan du. Egunkari digital baten helburua ahalik eta bisita gehien jasotzea dela adierazi du horrela irakurriena izatera heltzeko eta honi Ikea efektua deitu dio. Hau da, “erabiltzailea zure web orrialdean galtzean datza. Ikea efektua: sartzea eta ez jakitea nondik irten”. Irakurrienak izatera heltzeko “Meneame” bezalako plataformen garrantzia azpimarratu du eta Deia.com-en kasuan irakurleen %60a Google-etik sartzen dela  ere adierazi du.