lunes, 28 de noviembre de 2011

Curiosity espazio-ontzia Marterantz abiatu da

Sara MATSUTANI

Planeta gorriaren bizigarritasuna ikertzea da espazio-ontzi honekin lortu nahi dutena Estatu Batuetako agentziak. Gaur arratsaldeko 16:00tan aireratu dute “Atlas V” izeneko kohetea, barnean Curiosity espazio-ontzia zeramala, Cabo Cañaveraletik (Florida).

NASA-koek Martera bidaltzen duten hirugarren espazio-ontzia da eta gutxienez 686 egunetan planetaren azalera ikertzeko helburuarekin dago diseinatua. Agentziaren intentzioa eta misioa azaleraren ikerketa fisikoa, kimikoa eta meteorologikoa egitea da eta honekin prozesu geologiko eta klimatikoak interpretatzea. Modu horretan, hau da, tenperatura, ur likidoa izatearen aukerak eta erradiazio maila ikertzen, mikroorganismo bat sortzearen aukerak ikertu nahi dira.

NASA-koek adierazi dute espazio-ontzia Gale kraterrean kokatuko dela, 150km-ko diametroarekin eta 5km-tako garaiera duen mendixka zentral batekin. Leku hori aproposa dela esan dute, izan ere, bertatik Marteren historia geologikoaren zati handi bat jakin ahal izango da eta gainera ikertzaileek adierazi dutenez krater horrek garai batean laku bat izatearen arrastoak izan ditzake.


300 txinatar baino gehiagok beraien dendetan alkohola saltzeko baimena eskatu dute

Sara MATSUTANI

Madrileko dendari txinatarrak lehen aldiz manifestatu dira Espainian Madrileko udaletxearen aurrean. “Bigarren lizentzia” deiturikoa aldarrikatzen dute, hau da, elikagaiak saltzen dituen denda batean ardoa eta zerbeza saltzea baimentzen duen lizentzia. Protestak astelehenean goizeko 12:00tan gauzatu dira kontzentrazio moduan eta hauen helburua udal-erregistroan lizentziaren 200 eskaera baina gehiago entregatzea da.

2002. urtetik elikagaiak saltzen dituzten denda guztiak izan behar dute baimena ardoa, zerbeza edota alkohola saltzeko edozein ordutan. Baina dendari txinatarrek diote zinegotziek lege hau nahi duten bezala aplikatzen dutela eta gainera txinatarren baimen eskaerak alde batera uzten dituztela. Beraz, dendari espainiarrek jasotzen duten tratu berdina jasotzea aldarrikatzen dute txinatarrek.





Tabakoaren aurkako eztabaida berpiztu egin da Espainian gobernu aldaketaren ondorioz

Asier LEKUE

     2011 urtearen etorreran zeresan handia eman zuen Espainian Zapateroren gobernuak harturiko neurri berriak, establezimendu publikoetan erretzea debekatzen zuenak. Polemika handia sortu zuen neurri honek, gizarteko zenbait sektore kexatu zirelarik, erretzaileak eta ostalariak besteak beste. Baina egoera hau guztiz aldatu da gobernu aldaketaren ondorioz, PSOEk hauteskundeak galdu ondoren PPko Mariano Rajoy bilakatu da Espainiako presidente. Tabakoaren aurkako legearen inguruan eztabaida ugari sortu dira geroztik, eta presidente berriak hauteskunde-kanpainiaan berau leuntzearen alde egindako iradokizunak eztabaida sortu dute.
     Legearen aldaketari buruz ez da gehiegi sakondu eta ezinegona sortu da gizartean. Kontsumitzaileak eta ostalariak  dira legea atzera botatzearen aldeko sektorerik indartsuena, pertsona bakoitzak taberna batean gustura dagoela zigarro bat erretzeko aukera duela aldarrikatuz.  Beste alde batean tabako saltzaileak agertzen dira, legearen erreforma hau zergak igotzeko ez izango ote den beldurrez. Azkenik, legearen edozein erreformaren aurka agertzen dira sendagile, ez-kontsumitzaile eta bestelako sektoreak, tabakoaren aurkako legea osasun arloan inoiz egin den erreforma egokienetako bat izan zela aldarrikatzen dutenak.

domingo, 27 de noviembre de 2011

Bere emaztea hil eta bere burua entregatu du gizon batek Terrasan

Udane MIGELTORENA
Erasoa gertatu den etxebizitza
Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna eta bi egunetara soilik emakume bat hil du bere senarrak Terrassan (Bartzelona), polizia autonomikoak emandako informazioaren arabera. Gizonak arma zuriz emaztea hil ondoren Mossos d´Esquadrari abisua eman dio.

Poliziak goizeko 9:00etan gizon baten deia jaso dute, ezbeharraren berri emanez eta entregatzeko bere asmoa adieraziz. Erasotzaileak azaldu duenez, liskar handi bat izan ondoren hil du arma zuriz bere emaztea. Polizia erahilketa eman den etxera joan da, zeinetan emakumea hilik aurkitu dute. Bitartean beste patrulla batek erasotzailea atxilotu du. Epailearen aurrean deklaratu beharko du. Kasua ikertzen ari dira eta, besteak beste, hildako emakumeak atxilotua genero indarkeriagatik lehendik denuntziatu ote zuen argitu nahi dute.

55 emakume hil dira aurten Espainian indarkeria matxistagatik. Emakume hauen gehiengoa (% 66,7) espainiarrak ziren eta % 33,3 atzerritarrak. Erdiak gainera oso gazteak ziren: hildakoen emakumeetatik 30 ez ziren 41 urtera iristen, eta horietatik 16 ezta 30 urtera ere.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Bortxatua izan eta gero 12 urteko kartzela zigorra jaso du Afganistaneko emakume batek

Udane MIGELTORENA

CNN hedabide estatubatuarrak Gulnaz izeneko emakume afaganiar baten kasua iragarri du. 19 urte zituela Gulnaz bere lehengusinaren senarrak bortxatu zuen eta orain 12 urteko kartzela zigorra ezarri diote adulterioa leporatuz. Bi urte igaro dira bortxaketaz geroztik eta kartzela sahiestu nahi badu bortxatzailearekin ezkondu beharko da.

Gulnazek Kabul Badan Bagh espetxetik CNN telebista kateari jakinarazi dionez, ezkontza onartuko du bere alabagatik, zeina bortxaketaren ondorioz jaio zen. 
 
Afganistaneko legediak ezkondutako gizonezko batekin sexu harremanak edukitzea adulterio kontsideratzen du, bortxaketa bat izan bada ere. Eta zigorrik ez jasotzeko aukera bakarra bortxatzailearekin ezkontzea da.


Gulnazen kasuak oihartzun handia izatearen arrazoietako bat EB eta EB berak kontratatutako dokumental egile batzuen artean sortutako gatazka izan da. Egile hauek Afganistaneko emakumeen eskubideen inguruko erreportaiak grabatzeko izan ziren kontratatuak. Hauek Gulnaz eta beste emakume batzuk filmatu zituzten aurpegia agerian zutela. EBk proiektua gerarazi zuen, emakumeen segurtasuna arriskuan egin zitekeelakoan. Baina CNNk uste du EB-ren erabakia Afganistanekin duen harremanean oinarrituta dagoela; izan ere, filmak Afganistanen sistema judizialeko akats larriak erakusten ditu.


Ondorengo bideoan CNN-ek kartzelan Gulnazi egindako ingelesezko elkarrizketa dugu.

 

martes, 22 de noviembre de 2011

Europar Batasunak bakarrik itzaltzen diren zigarroak inposatu ditu

Sara MATSUTANI

Azaroaren 17tik aurrera kaleratuko diren zigarro guztiak denbora batez erabili gabe izanez gero bakarrik itzaltzeko sistema bat izan beharko dute. Modu honetan, zigarroekin sortutako suteek eragiten dituzten heriotzak %40ra jaistea espero dute.

RIP izeneko sistema hau duten zigarroak tabakoa biltzeko erabiltzen den paper doblea izan beharko du. Horrela, zigarroa denbora batez erabili gabe utziz gero paper horrek zigarroaren errekuntza geratu beharko luke. Jada EEBB, Kanada eta Australia bezalako herrialdetan derrigorrezkoa da sistema hau zigarroetan.

Batzordearen arabera zigarroek eragindako suteak 30.000 dira urtean, eta horren ondorioz 1.000 hildako eta 4.000 zauritu.Finlandian orain dela bi urte kaleratu zituzten horrelako zigarroak eta era honetan eragindako istripu mortaleak %43a jaistea lortu dute. Horregatik, Europar Batasunak sistema berri honekin 500 bizi espero ditu salbatzea urtean.

Eskola ilegal bat itxi dute Orihuelasen

Sara MATSUTANI

Orihuelasen ilegala zen eskola bat itxi dute. Merkatal gune batean ematen zizkieten klaseak 6 eta 12 urte bitarteko 60 umeei. Haurrak eskandinaviarrak dira eta Hezkuntza Sailekoak eskola berrietara eramateaz arduratuko dira.

Klaseak merkatal guneko dendetan ematen zituzten, kaleak umeen jolastokiak ziren eta inguruko taberna bat beraien jolas-orduak igarotzeko txokoa. Ez zegoen inolako kontrolik eta eskolak Hezkuntza Sailaren baimenik gabe jarraitzen zuen martxan.

Bizilagun batek salaketa jarri zuen umeek kalean jolastean eragiten zituzten oihuen berri emateko. Orduan, polizia guztia aztertzen hasi zen eta ziurtasun zein higiene araurik betetzen ez zutela egiaztatu zuten. Udaletxea eta kontseilaritza hasi dira jada umeak beste zentro batzuetan matrikulatzen eta eskolaren buru zenaren aurkako salaketa jartzen. Poliziak lortu dituen lehen ikerketen arabera eskola hau 2001. urtetik zegoen martxan.