lunes, 28 de noviembre de 2011

Tabakoaren aurkako eztabaida berpiztu egin da Espainian gobernu aldaketaren ondorioz

Asier LEKUE

     2011 urtearen etorreran zeresan handia eman zuen Espainian Zapateroren gobernuak harturiko neurri berriak, establezimendu publikoetan erretzea debekatzen zuenak. Polemika handia sortu zuen neurri honek, gizarteko zenbait sektore kexatu zirelarik, erretzaileak eta ostalariak besteak beste. Baina egoera hau guztiz aldatu da gobernu aldaketaren ondorioz, PSOEk hauteskundeak galdu ondoren PPko Mariano Rajoy bilakatu da Espainiako presidente. Tabakoaren aurkako legearen inguruan eztabaida ugari sortu dira geroztik, eta presidente berriak hauteskunde-kanpainiaan berau leuntzearen alde egindako iradokizunak eztabaida sortu dute.
     Legearen aldaketari buruz ez da gehiegi sakondu eta ezinegona sortu da gizartean. Kontsumitzaileak eta ostalariak  dira legea atzera botatzearen aldeko sektorerik indartsuena, pertsona bakoitzak taberna batean gustura dagoela zigarro bat erretzeko aukera duela aldarrikatuz.  Beste alde batean tabako saltzaileak agertzen dira, legearen erreforma hau zergak igotzeko ez izango ote den beldurrez. Azkenik, legearen edozein erreformaren aurka agertzen dira sendagile, ez-kontsumitzaile eta bestelako sektoreak, tabakoaren aurkako legea osasun arloan inoiz egin den erreforma egokienetako bat izan zela aldarrikatzen dutenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario