miércoles, 23 de noviembre de 2011

Bortxatua izan eta gero 12 urteko kartzela zigorra jaso du Afganistaneko emakume batek

Udane MIGELTORENA

CNN hedabide estatubatuarrak Gulnaz izeneko emakume afaganiar baten kasua iragarri du. 19 urte zituela Gulnaz bere lehengusinaren senarrak bortxatu zuen eta orain 12 urteko kartzela zigorra ezarri diote adulterioa leporatuz. Bi urte igaro dira bortxaketaz geroztik eta kartzela sahiestu nahi badu bortxatzailearekin ezkondu beharko da.

Gulnazek Kabul Badan Bagh espetxetik CNN telebista kateari jakinarazi dionez, ezkontza onartuko du bere alabagatik, zeina bortxaketaren ondorioz jaio zen. 
 
Afganistaneko legediak ezkondutako gizonezko batekin sexu harremanak edukitzea adulterio kontsideratzen du, bortxaketa bat izan bada ere. Eta zigorrik ez jasotzeko aukera bakarra bortxatzailearekin ezkontzea da.


Gulnazen kasuak oihartzun handia izatearen arrazoietako bat EB eta EB berak kontratatutako dokumental egile batzuen artean sortutako gatazka izan da. Egile hauek Afganistaneko emakumeen eskubideen inguruko erreportaiak grabatzeko izan ziren kontratatuak. Hauek Gulnaz eta beste emakume batzuk filmatu zituzten aurpegia agerian zutela. EBk proiektua gerarazi zuen, emakumeen segurtasuna arriskuan egin zitekeelakoan. Baina CNNk uste du EB-ren erabakia Afganistanekin duen harremanean oinarrituta dagoela; izan ere, filmak Afganistanen sistema judizialeko akats larriak erakusten ditu.


Ondorengo bideoan CNN-ek kartzelan Gulnazi egindako ingelesezko elkarrizketa dugu.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario