domingo, 27 de noviembre de 2011

Bere emaztea hil eta bere burua entregatu du gizon batek Terrasan

Udane MIGELTORENA
Erasoa gertatu den etxebizitza
Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna eta bi egunetara soilik emakume bat hil du bere senarrak Terrassan (Bartzelona), polizia autonomikoak emandako informazioaren arabera. Gizonak arma zuriz emaztea hil ondoren Mossos d´Esquadrari abisua eman dio.

Poliziak goizeko 9:00etan gizon baten deia jaso dute, ezbeharraren berri emanez eta entregatzeko bere asmoa adieraziz. Erasotzaileak azaldu duenez, liskar handi bat izan ondoren hil du arma zuriz bere emaztea. Polizia erahilketa eman den etxera joan da, zeinetan emakumea hilik aurkitu dute. Bitartean beste patrulla batek erasotzailea atxilotu du. Epailearen aurrean deklaratu beharko du. Kasua ikertzen ari dira eta, besteak beste, hildako emakumeak atxilotua genero indarkeriagatik lehendik denuntziatu ote zuen argitu nahi dute.

55 emakume hil dira aurten Espainian indarkeria matxistagatik. Emakume hauen gehiengoa (% 66,7) espainiarrak ziren eta % 33,3 atzerritarrak. Erdiak gainera oso gazteak ziren: hildakoen emakumeetatik 30 ez ziren 41 urtera iristen, eta horietatik 16 ezta 30 urtera ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario