lunes, 21 de noviembre de 2011

Telecincok telesaio bi eliminatu ditu iragarleen krisiaren ondorioz

      Asier LEKUE
La Noria telesaioak izandako arazoen ondoren itxura antzeko bi saio bere programaziotik kentzea erabaki du Telencincok, Enemigos intimos eta Resistire ¿vale? hain zuzen. Aste honetan bertan izango da aldaketa, eta telebista-katearen zuzendaritzatik ekintza honen helburua kate samurrago baten itxura hedatzea dela esan dute. Telesaio hauek Mas alla de la vida eta Acorralados programengatik ordezkatuak izango dira hurrenez hurren, bata azteazken gauetan eta bestea ostegun gauetan.
     Telecincok erabaki hau hartu behar izan du, behin bere telebista egiteko modua kolokoan jartzen asia dela. Arazoak Jordi Gonzalezek aurkeztutako La Noria telesaioan egin zuen eztanda, bertako arduradunek El Cucoren ( Marta del Castillo auziagatik kondenatua) ama elkarrizketatzea erabaki zutenean. Gertaera honek programaren zenbait iragarleen hasarrea probokatu zuen, gutxinaka ihes egiteari ekinez. Azken emanaldian, iragarle faltaren ondorioz, La Noriak iragarkirik gabeko saioa egin behar izan zuen, Telecincoren krisia agerian utziz.

domingo, 20 de noviembre de 2011

Portu eta Sarasolaren torturen epaia salatzeko manifestazioa deitu dute

Udane MIGELTORENA


Igor Portu 2008an ostitalean
Hainbat alderdi eta eragilek manifestazioa deitu dute Iruñean azaroaren 26rako Igor Portu eta Mattin Sarasolaren torturen epaia salatzeko asmoz. Gernikako akordioa sinatu duten indar politikoek eta beste gizarte eragile batzuek salatu dutenez epaiak “zigorgabetasun osoa eman nahi dio torturaren erabilerari”. Manifestazioa 17:30etan hasiko da Golem zinematik. 

2010eko abenduan Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak lau guardia zibil zigortu zituen Portu eta Sarasola torturatzeagatik. Baina aste honetan Auzitegi Gorenak zigortutako lau guardia zibilak absolbitu ditu. Gorenak Donostiako auzi medikuen txostenak zalantzan jarri ditu, polizien abokatuek aurkeztutako medikuenak lehenetsiz.

Gorenak epaia eman eta biharamunean bi presoen abokatuek helegitea aurkeztea aztertu zuten. Gainera, Auzitegi Konstituzionalari babesa eskatuko diotela eta beharrezkoa bada, Giza Eskubideen Europako Auzitegira iritsiko direla adierazi dute.


Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzako diru laguntzak guztiz kendu nahi ditu

Udane MIGELTORENA

Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzat ematen zituen diru laguntzak bertan behera uztea aurreikusi du 2012rako. Topagunea Euskara Elkarteen federazioak eta Nafarroako euskarazko hedabideek hurrengo urteetarako etorkizuna zaila izango dela adierazi dute.

Azaroaren hasieran, Nafarroako gobernuak 2011ko diru laguntzen bigarren epealdiko esleitutako laguntzak murriztuko zirela jakinarazi zuen. Baina murrizketa horiek erabatekoak izan daitezkeela adierazi du Euskarabideak.



Azken urteetan murriztuz joan da Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzat emandako diru laguntza. Hedabideen eta Topagunearen ustez, erabakia “erabaki politikoa” da eta benetan ez dago diru eskasiarik, Gobernuak esaten duen moduan. Diru laguntzak guztiz kentzeak jarduerarekin jarraitzeko aukerak zeharo trabatzen dituela dio elkarteak. Azken honek gaineratu du Gobernuak euskarazko hedabideei babes ekonomikoa ez emateaz gain, aitortzarik ere ez diola ematen eta ikusezin bihurtzen dituela.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Hegaldi irakasle bat eta bere ikaslea hil dira Huescan

Istripua jasan zuen ultrarina itxura honetakoa zen.
Urriaren 29an, larunbata, bi pertsona hil ziren ultrarin batean hegan ari zirela. Angel Gutierrez, 60 urteko hegaldi irakaslea, eta Alfonso Sánchez, 29 urteko ikaslea, gidatzen ari ziren utrarinak Huescako Tardienta herriaren inguruan arroken kontra jo zuen.

Ezbeharra 14:10etan gertatu zen, Santa Quiteria ermitatik gertu. Gaztearentzat bere lehen hegaldi klasea zen eta Villanueva de Gallegako aerodromotik (Zaragoza) abiatu zen ordu batzuk lehenago. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari badira ere, iturrien arabera istripua gertatu zen ingurua lainotuta zegoen.

Gorpuak ateratzeko zereginetan Huescako bonberoak, Guardia Zibila eta Huescako Komandantziako Polizia Judizialak aritu ziren. Istripua izan zuen ultrarina Aeroprkt-A22-L modelokoa zen.

Club de Vuelo de Villanueva de Gallegokoek, zeinetan irakasleak lan egiten zuen, adierazu dute irakaslea hegaldietan esperientzia handia zuen gizona zela. Hegazkina oso ondo berrikusia zegoela gaineratu dute.

lunes, 7 de noviembre de 2011

Nafarroako gobernua “gaztelera zaintzen eta sustatzen”


Sara MATSUTANI

Nafarroako Gobernuak gaztelera zaintzeko eta sustatzeko saila sortu du Hezkuntzan. Sail berri honen helburua herrialdeko ikasleek gazteleraz irakurtzeko orduan gaitasun handiagoa izatea eta ahoz eta idatziz hobeto komunikatzea dela esan du Iribas kontseilariak. Horretarako material didaktikoa prestatuko dutela esan du exekutiboak.

Euskara eta atzerriko hizkuntzak Nafarroako Gobernuko Hezkuntzaren arloan sailak dituela eta gazteleraren kasuan, berriz, hizkuntza honen garapena zentralizatzeko eta koordinatzeko tresnarik ez zegoela esan du Iribasek (UPN). Beraz, adierazi du horregatik sortu dutela sail hau "gaztelerak ere zaintzeko eta sustatzeko beharra” duela ikustarazi nahi izanez.

Turkiako epaileek diote 13 urteko neskatoa bere borondatez prostituitzen zela

Sara MATSUTANI

Nahikoa harrigarria da jada hamahiru urteko neskato bat prostituta izatea baina are eta harrigarriagoa da Turkiako epaileek hartu duten erabakia kasuari dagokionez. Hauen usteetan neska nahiko heldua zen bere buruaren jabe izateko eta prostituta izatea bere borondatez onartu zuela adierazi dute.


Bi emakume hurbildu eta umeari dirua eskaini zioten gizonekin oheratzearen truke. Horrela hasi zen N.Ç.-ren istorioa. Orduz geroztik 26 bezero izan ditu, horien artean hainbat politiko, irakasle eta militar. 2002an gertatu zen hau eta herria atsekabeturik geratu zen, umeak ordea salatu zuen bere kasua eta epaileen erabakia hau izan da: 26 susmagarriei zigorra murriztea. Zergatia: “Neskatoak bere borondatez onartu zuen egin zuena egitea”, “nahikoa heldua” omen zen bere erabakiak hartzeko hamahiru urterekin.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Hiru lehengusu era basatian jipoituak izan dira Madrilgo M-30 errepidean


    Asier LEKUE
Auto bateko hiru bidaiariak bortitzki jipoituak izan ziran Madrilgo M-30 errepidean joan den irailaren 18an. Gertakaria arratsaldeko 20:30etan izan zen, Madrilgo Espainia Plazaren azpitik igarotzen den tunelean. Istiluak trafiko liskar batean izan zuen oinarria, eta pertsekuzio baten ondorioz erasotzaileen biktimen autoari bidea itxi zioten beraien auto biak erabilita.
      Jipoiaren biktimak 20 urte inguruko hiru espainiar lehengusu dira, morokoar jatorriarekin. Mutil bi eta neska bat izan ziran erasotuak,  eta erasotzaileek neska jo ez zuten arren mutiletako bat arma zuriz zauritu zuten sabelaldean. Oldartzaileetako bost, adingabeko bi, atxilotuak izan ziran errepideak dituen kameren imajinei esker. Jipoiaren bideoa saretik hedatua izan da, eta M-30 terminoa Twitteren munduko gai komentatuenetakoa bilakatu da.