domingo, 20 de noviembre de 2011

Portu eta Sarasolaren torturen epaia salatzeko manifestazioa deitu dute

Udane MIGELTORENA


Igor Portu 2008an ostitalean
Hainbat alderdi eta eragilek manifestazioa deitu dute Iruñean azaroaren 26rako Igor Portu eta Mattin Sarasolaren torturen epaia salatzeko asmoz. Gernikako akordioa sinatu duten indar politikoek eta beste gizarte eragile batzuek salatu dutenez epaiak “zigorgabetasun osoa eman nahi dio torturaren erabilerari”. Manifestazioa 17:30etan hasiko da Golem zinematik. 

2010eko abenduan Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak lau guardia zibil zigortu zituen Portu eta Sarasola torturatzeagatik. Baina aste honetan Auzitegi Gorenak zigortutako lau guardia zibilak absolbitu ditu. Gorenak Donostiako auzi medikuen txostenak zalantzan jarri ditu, polizien abokatuek aurkeztutako medikuenak lehenetsiz.

Gorenak epaia eman eta biharamunean bi presoen abokatuek helegitea aurkeztea aztertu zuten. Gainera, Auzitegi Konstituzionalari babesa eskatuko diotela eta beharrezkoa bada, Giza Eskubideen Europako Auzitegira iritsiko direla adierazi dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario