domingo, 20 de noviembre de 2011

Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzako diru laguntzak guztiz kendu nahi ditu

Udane MIGELTORENA

Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzat ematen zituen diru laguntzak bertan behera uztea aurreikusi du 2012rako. Topagunea Euskara Elkarteen federazioak eta Nafarroako euskarazko hedabideek hurrengo urteetarako etorkizuna zaila izango dela adierazi dute.

Azaroaren hasieran, Nafarroako gobernuak 2011ko diru laguntzen bigarren epealdiko esleitutako laguntzak murriztuko zirela jakinarazi zuen. Baina murrizketa horiek erabatekoak izan daitezkeela adierazi du Euskarabideak.



Azken urteetan murriztuz joan da Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzat emandako diru laguntza. Hedabideen eta Topagunearen ustez, erabakia “erabaki politikoa” da eta benetan ez dago diru eskasiarik, Gobernuak esaten duen moduan. Diru laguntzak guztiz kentzeak jarduerarekin jarraitzeko aukerak zeharo trabatzen dituela dio elkarteak. Azken honek gaineratu du Gobernuak euskarazko hedabideei babes ekonomikoa ez emateaz gain, aitortzarik ere ez diola ematen eta ikusezin bihurtzen dituela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario