jueves, 15 de septiembre de 2011

Itzulerako bidaia errutinara

     Iraileko lehendabiziko astea igaro ondoren iritsi zaie lanera bueltatzeko momentua euskal ikasleei. Bainujantzia eta eguzkitako krema liburu eta motxilengatik aldatzeko unea. 2011/2012 ikasturtea abian da jada eta hondartza eta bidaiak alde batera utziz, heldu da lanean jartzeko momentua.
      
Iraila ez da hilabete samurra izaten ez ikasketak berrartzen dituzten ikasleentzat ez hauen boltzikoentzat. Askotan beharrezkoa gertatzen da aurreko urtean zaharkitua geratu den eskola-materiala berritzea, adibidez koaderno, motxila, estutxe edo boligrafo berriak erosi beharra izanik. Honetaz aparte, ezin ditugu noski albo batera utzi klasera bueltatzeak sortzen dituen zehar-kalteak. Hauen artean jadanik ezagunak bilakatuz motxilaren pisuak eragindako bizkarreko mina, edota idaztearen ondorioz erdiko atzamarrean agertzen den baba gogaikarria.
    
2011/2012 ikasturtea hasteak batez-besteko 897 euro suposatuko dizkio euskaldun bakoitzari, matrikula eta material eskolarrean kontzentratuz gastuaren gehiengo zatia. Dudarik gabe boltsikoari min handia emateko adineko kantitatea da, eta hala ere espainiar estatuan badaude gehiago ordaintzen dutenak ere, Madril, Katalunia eta Valentzia izanik komunitate garestienak. Espainiar estatua aztertu ezkero, nabarmentzekoa da  aurreko urteekin konparatuz % 2,9an murriztu dela ikasturte hasierako gastua, neurri batean zentru pribatuetan matrikulatzearen prezioa  %7an gutxitzearen ondorioz.
    
Kurtsoaren hasierak seguraski bakea eramango du euskal etxe askotara, baina ez du irribarrerik margotuko ikasleen ezpainetan, azken finean inork ez baitu gustoko errutinara itzultzea. Jadanik, nostalgia puntu batekin agian,  ikasle asko egongo dira hurrengo udako planak egiten, ikasturtean zehar eginiko lanaren sarian pentsatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario