Nafarroako hezkuntza kontseilari berria, Jose Iribas, “Comunión y Liberación” deituriko “sektako” partaide da. Era berean, departamentuan berekin lanean ibiliko da talde bereko jarraitzailea den Andrés Jiménez Abad.
CyL talde ultrakatoliko bat da, Opus Deien antzerakoa, baina hau baino ospe gutxiago duena. Adituen arabera, estatu espainiarrean 1000-1500 “cielino” inguru daude. Cielino izenez ezagutzen dira Luigi Giussani apaiz italiarraren jarraitzaileak. CyL ez da oinarri kristauak dituen mugimendu bat, bere helburua elitean sartzea da.

Nafarroako Hezkuntza talde ultrakatoliko batzuen esku egoteak polemika sortu du eta esaterako Iruñerriko IAk Opusetik ateratako talde honek ezaugarri ultraeskuindar eta ultrakatolikoak dituela salatu du. Gainera, IAk uste du aurtengo ikasturterako egin diren murrizketekin zerikusi zuzena duela Iribasen presentziak. Hainbaten iritziz, hezkuntzaren arloan bereziki interesatutako erakunde bateko kideak izatea ez da hezkuntza publiko, doako eta kalitatekoaren bermerik onena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario