domingo, 18 de septiembre de 2011

Zabaldu dute jada Donostiako alfonbra gorria


Irailaren hamaseian hasi eta hogeita laura bitartean Donostia zinema munduko izar zein jarraitzaileez inguraturik egongo da. Aurtengoan, Donostiako 59. Zinemaldian, Donostia saria jaso duen aktorea Glenn Close da. Intruders filmarekin eman diote hasiera emanaldiari eta hainbat nobedaderen artean sail berriak aurkeztu dituzte, ala nola, euskal zinemari eskainitako txoko bat, Zinemira.

“Intruders” filmarekin eman zaio hasiera zinemaldiari, Juan Carlos Fresnadillo zuzendariaren hirugarren lana, Clive Owen eta Pilar Lopez de Ayala protagonistak direlarik. Hotzikara sortzen duen beldurrezko filma da eta zuzendariak berak esan duenez “egia ikusi nahi ezaren isla”.
Bigarren eguna “No habrá paz para los malvados”-ekoena izan da. Enrique Urbizu zuzendaria eta Jose Coronado, Rodolfo Sancho, Helena Miquel eta Juanjo Artero aktoreak izan dira Donostiako kaleetan beraien filma aurkezten. “Pa Negreko” zuzendariak ere izan du bere txokoa ordea. Agusti Villarongak Zinematografiako sari nazionala jaso baitu  Angeles Sinde ministroaren eskutik.

Igandea berriz zalantzarik gabe Glenn Close  aktorearen eguna izan da, aurtengo Donostia sariaren jabea. Jarraitzaile guztiak irrikan zeuden  ongietorria emateko zinemaldiaren 59. edizio honetako izarra denari. Oso atsegina izan da bere bisitan prentsaurrekoan abestera ausartu delarik. 

Aurtengoan Jose Luis Rebordinos zuzendari berriaz gain Donostiako Zinemaldiak sail berriak estreinatu ditu. Euskal zinemari eskainitako txokoa aurkeztu dute, Zinemira, Espainiako zinemari eskainitako beste txoko bat eta zine latindarrari eskainitako beste bat. Hau guztiaz gain, esan beharra dago bertsoei eskainitako dokumental bat ere aurkeztu dutela Asier Altuna zuzendariarena eta arrakasta handia izaten ari dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario