viernes, 16 de septiembre de 2011

Herri harresia eraiki dute Kukutza gaztetxea babesteko

Kukutza III Bilboko gaztetxea desalojatzeko arrisku larrian dago. Duela hilabete desalojatzeko mehatxua jaso zutenetik gogor lan egin dute gaztetxeko kideek eta baita inguruko jende guztiak ere Kukutza Errekalde auzoko gaztetxea eraitsi ez dezaten. Baina Ertzaintzak duela egun batzuk jaso zuen gaztetxea eraisteko agindua eta hori eragotzi nahian jende mordoa bildu da egunotan Errekalde auzoan.

Hilabeteotan oihartzun handia izan du Kukutza gaztetxearen desalojoaren alarmak, sare sozialetan asko zabaldu da berria, zuzeu-en, Tuenti-n etab. Jende mordoak erakutsi du 13 urtez lanean aritu den gaztetxea eraistearen kontra dagoela, eta horren adibide garbia dugu uztailan grabatu zen lib dub-a.

Baina, esan bezala, egun hauetan, alarma gorria piztu denetik, herritarren babesa inoiz baino handiago izaten ari da. Egunero antolatu dira gauzak, haurrentzako ekintzak, helduagoentzat, gazteentzat... denentzat. Herritar asko izan dira bere ondar alea jarri nahi eta Kukutzara gerturatu direnak. Batzuk joan ibilian ari dira, beste batzuk bertan geratu dira lotan... Gainera, jende esanguratsu askok ere eskaini dio babesa Errekaldeko gaztetxeari, Pirritx eta Porrotxek emanaldia eman zuten, Anje Duhalde atzo ere bertan izan zen, eta asteazkenean Zea Mays taldeak kontzertua eskaini zuen. Bati baino gehiagori ileak puntan jarri zitzaizkion talde euskaldunak jo zuen azken abestiak honela esaten zuenean: “ Kukutza bihotz bat gure aurrean, indarrez betetzen gaituena...”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario