viernes, 23 de septiembre de 2011

Makroespetxea Araban

Zabaiako (Iruña Oka, Araba) espetxea bigarrengoz inauguratu dute, baina bi hilabete barrura arte ez dituzte mugituko lehen presoak hara. Eraikitako kartzela berriaren izena Araba izango da.


Arabak 1.193 ziega ditu bi espetxeetan banatuta, ziega osagarriak kontuan hartu gabe. 2.386 ohe 317.000 biztanle inguruko lurralde batean. Hau da, espetxeetan Arabako biztanleriaren %0,75 sartzeko moduko edukiera dago; Gasteizko ehun biztanletik bat.



Salhaketa plataformak sostengaezina den espetxe eredu baten alde egin izana kritikatu dio Espainiako Gobernuari. Gainera, kartzela argazkien bitartez luxuzko eremu gisa aurkeztu nahi izatea kritikatu du. Salhakeraren ustez, 1.800 preso hartu ahal izango ditu espetxe berriak, eta ondorioz, preso bakoitzeko 18.000 euro behar izan direla jakinarazi du plataformak. Gainera, urtero 12 milioi euro gastatu beharko dira azpiegitura mantendu ahal izateko. Hori horrela izanik, Salhaketak kritikatu du horrelako proiektu batean dirutza xahutzea, gizarteratzearen aldeko azpiegiturei emandako laguntzak jaitsi direnean. 


Bilduk ere makroespetxearen proiektua kritikatu du. Koalizioaren iritziz, Zabaiako espetxearen eraikitzeak ez dauka gehiengo sozial politikoaren onespena. Bilduk dio proiektuak lortu duen bakarra hirigintzako, ingurumeneko, espetxeko eta gizarteko ikuspuntu batetik kritikak jasotzea izan dela. Horregatik, Arabako diputatu nagusi Javier de Andersi azalpenak emateko eskatu dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario