Asier LEKUE
Egungo krisi ekonomikoak kataluniar gizartean izaten ari den eragina murritzeko asmoz, hainbat erreforma ekonomiko proposatu dizkio Generalitateko presidenteak Parlamentuari azken hilabeteotan, gehienetan ezadostasunak piztuz bertan. Erreforma hauen inguruan jasotako kritikak direla eta Masek ez du dudarik izan bere burua defendatzerako orduan, krisi garai honetan Kataluniar hiritarrengatik edozein sakrifizio egiteko prest dagoela adieraziz.